Letren errepublika

"Errealitatea ez da hainbeste aldatu, mugak oraindik ere hor daude"

Jon Miranda Labaien 2022ko abenduaren 20a

Ruben Ruiz idazleak 'Beti mugan' eleberria kaleratu du Elkar argitaletxearen Ateko Bandan bilduman. Liburuaz aritu da hizketan Letren Errepublikan. Gerra garaiko modu bateko eta besteko mugalariez aritzen da bertan.

Geografia eta denbora jakin batean gertatzen da Beti mugan eleberrian gertatutakoa. Hegoaldea eta Iparraldearen arteko mugan eta 1941eko maiatzetik 1944ko urtarrila bitarteko epean.

Orain arte haur eta gazte literaturan aritu da idazle gasteiztarra eta hau du lehenengo nobela. Sorkuntza lan hau nola garatu duen azaldu du irratsaioan.

Erlazionatuak

#04. 04 Letren Errepublika

Jon Miranda Labaien 2022 abe 20 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!