Letren errepublika

#04. 04 Letren Errepublika

Jon Miranda Labaien 2022ko abenduaren 20a

Urtea amaitzeko Letren Errepublikara bi egile gonbidatu ditugu, Jon Abril eta Ruben Ruiz.

Bi egile izan ditugu gurean hilabete honetako irratsaioan:

  • Jon Abril. Isildutako eskuak izeneko saiakera idatzi du eta Anoetara gonbidatu dute liburua aurkeztera. Aurkezpen saioa hasi aurretik Letren Errepublikan esandako hitzak jaso ditugu.
  • Ruben Ruiz. Beti mugan nobela kaleratu du Elkar argitaletxearen Ateko Bandan sailean. Mugalari kontuak ekarri ditu liburura, gerra denboran Comete sareko kideen eta estraperloan aritzen zirenen kontakizunak txirikordatuta. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!