Aiztondoko Plazida Otaño liburutegian LGTBIQ egunaren harira erakusketa izan dute ikusgai. Liburuen azalak baliatuta argazki muntaiak egin dituzte. 18 argazki dira eta modelo lana liburutegiko erabiltzaileek egin dute. Jolasa proposatu dute erakusketarekin eta generoaren mugak lausotu nahi izan dituzte hausnarketarako bidea zabalduz. Irene Urruzola liburuzainak eman ditu azalpenak Letren Errepublikan.
2022 uzt 05 Tolosaldea
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?