Letren errepublika

#0316 Letren Errepublika

Jon Miranda Labaien 2022ko uztailaren 5a

Ikasturtearen amaierara iritsi da Letren Errepublika. Hamaseigarrenarekin batera iritsi da denboraldiko azkena.

Eduki hauek aipatu ditugu gaurko Letren Errepublika irratsaioan:

  • Aiztondoko Plazida Otaño liburutegian 'Gorputzak' izeneko erakusketa izan dute jarrita LGTBIQ egunaren harira. Liburuen azalak eta erabiltzaileen gorputzak konbinatuz 18 irudi sortu dituzte, generoaren mugaz hausnarketa bultzatzeko. Irene Urruzola liburuzainak eman ditu azalpenak Letren Errepublikan.
  • Arrate Egañak 'Itzalen distira' narrazio bilduma kaleratu du. Zortzi ipuin jaso ditu bertan eta han esandakoen inguruan aritu zaigu aste honetako irratsaioan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!