Letren errepublika

"Zure izena eta lana panorama literarioan kokatzen laguntzen dizu beka batek"

Jon Miranda Labaien 2021eko otsailaren 23a

Miren Gorrotxategik (Azpeitia, 1981) Txalapartan argitaratu du 'Sotoan gordeak' liburua, Hilbeltza literatur beka eskuratu eta gero. Gaurko irratsaioan nobela berriaz aritu zaigu hizketan.

Aste honetan Larraulgo liburutegian bisitan izan gara eta Arrate Iturbe liburuzainak aurrera begirako asmoen berri eman digu.

Bide batez, Galtzaundiren irakurle taldean ostegun honetan duten hitzorduaren berri eman digu Yurre Ugartek. Oier Guillanen VHS nobelaz arituko dira solasean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!