Letren errepublika

"Sorkuntzaren bidez iristen gara bestela esan ezin ditugun gauzetara"

Jon Miranda Labaien 2021eko otsailaren 9a

Ainhoa Urien Telletxek 'Poesia, zaurien ukendu. Xabier Leteren arrastoan' liburua argitaratu du Pamiela argitaletxean. Osatu duen kronika emozional honen inguruan aritu zaigu.

Aiztondoko Plazida Otaño liburutegira egin dugu bisita eta Arantxa Zabala eta Irene Urruzola liburuzainek Motxila ibiltaria ekimenaren inguruan aritu zaizkigu hizketan.

Gaur jarriko da martxan euskarazko irakurketa kluba Tolosako udal liburutegian. Orain arte, txandaka, euskaraz eta gaztelaniaz egin dituzte irakurketak klub horretan. Hemendik aurrera, euskarazko irakurketak modu autonomoan egingo dituzte eta komikigintzan jarriko dute arreta, Susana Larre liburutegiko arduradunak azaldu digunez. Hilean behin, euskarazko liburu ilustratu bat komentatuko dute eta Ainara Azpiazu Axpi arituko da saioa dinamizatzen. Irakurketa klubean dituzten asmoen berri eman digu ilustratzaileak, Letren Errepublikan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!