Letren errepublika

"Intriga aurreneko orritik azken orriraino azaltzen da"

Jon Miranda Labaien 2021eko urtarrilaren 12a

Aitziber Etxeberriak Erein argitaletxean kaleratu duen 'Olivetti' nobelaz hitz egin digu aste honetako irratsaioan.

Idazle zarauztarrarekin hitz egitearekin batera, Teodoro Hernandorena XIX. Ipuin lehiaketako sari banaketan izan gara. Helduen mailan lehen saria eskuratu duen Xabier Ariznabarreta andoaindarrarekin aritu gara solasean.

Euskal emakume idazleen lanak irakurri eta ikuspegi feministatik liburu horiek aztertzeko taldeak ugaritzen ari dira eskualdean. Tolosako Jabetza Eskolan, Ikaztegietan eta Anoetan martxan jarri dira irakurle taldeak Kattalin Minerrek dinamizatuta. Anoetako kultura teknikari Tere Sotok azaldu digu gaur bertan martxan jarriko den egitasmoa eta Ikaztegietako taldean parte hartzen duen Edurne Ibarbiak herrian aurrera daramaten esperientziaren berri eman digu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!