Letren errepublika

"Deseroso sentiarazten duten beldur ezberdinak kudeatzen ditu pertsonaiak"

Jon Miranda Labaien 2020ko abenduaren 15a

Kattalin Minerrek 'Turista klasea' nobela argitaratu du Susa argitaletxean. Liburuaz hizketan jardun du Letren Errepublikan.

Zu non, han DA! ekimenaren berri jaso dugu aste honetako irratsaioan. Behin aurtengo Durangoko Azoka amaituta, abenduaren 9tik urtarrilaren 8ra bitartean, Euskal Herri osoko 141 liburu dendetan azokako produktuak eskuratzeko aukera dago. Denda horietako batera gerturatu gara, Villabonako Kale Nagusian dagoen Basajaunera, bertako arduradun Aitziber Cenzanorekin hitz egiteko.

Galtzaundik antolatzen duen irakurle taldean, gaur, Antzara eguna liburua aztertuko dute. Santi Brouard zenaren bizitzari errepasoa ematen dio nobela grafiko honek eta  Yurre Ugarte saioaren dinamizatzaileak aurreratu digu iluntzeko saioan landuko dutena.

Bide batez, liburu baten gomendioa egin digu Maider Zunzunegi zizurkildarrak gure gaurko irratsaioa borobiltzeko.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!