Artola eta Otaño, baserritik baserriaz

Eneritz Maiz Etxarri 2020ko azaroaren 16a

Bi Ainhoa ezagutzeko aukera izango da Baserritik saioan. Duela pare bat urte Ainhoa Artolak txerriak jarri zituen Amezketako Zuzitza baserrian, eta Ainhoa Otañok, aldiz, hartu berria du Abaltzisketako Ipintza Barrena baserriko gidaritza haragitarako behiekin.

Ainhoa Artolak txerriak jarriak ditu Amezketako Zuzitza baserrian. Baserritik kanpoko lanak ez zuen asetzen, eta duela bi urte baserrian bertan lanean hastea erabaki zuen. Animaliak ditu gustuko eta animalia artean gustura ari da lanean. Duela bi urte buruan zerabilkien ideia aitari esan zion: "Banekien asko gustatuko zitzaiola", dio Artolak, eta horrela hasi zen baserrian lanean.

Baserriari heldu berri dio Ainhoa Otañok Abaltzisketako Ipintza Barrena baserrian. Baserrian jaioa da bera ere, baina orain artean etxetik kanpoko lanetan aritu da. Orain, etxeko negozioa martxan jartzea erabaki du haragitarako behiekin lanean hasiz. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!