Letren errepublika

"Ariketa estilistiko ikaragarria izan da, tonu eta jolas ezberdinak probatu ahal izan ditut"

Jon Miranda Labaien 2020ko azaroaren 3a

Oier Guillanek VHS nobela plazaratu du Susa argitaletxean. Andaluziara egindako bidaia iniziatiko batean ezagutu zuen eta handik gutxira auto istripuz hil zen Victorren heriotza argitu nahian dabilen Ilehoriaren memoria ariketa bat da liburua, lagunen konpainian eta detektibe emozional baten gidaritzapean egiten duen ariketa kolektiboa.

Irurako liburutegian izan gara bisitan eta Alex Lasa liburuzainak erakutsi dizkigu bazterrak. Aurrera begira amodiozko liburuen inguruan herrian sortu nahi duten irakurle taldeaz aritu zaigu, besteak beste.

Garbiñe Ubedak, Lekukoak sailaren azken liburua argitaratu du, Esanezinak. Sasieskola eta Mehatxua lanarekin osatu du trilogia idazte tolosarrak.

Plazida Otaño liburutegian izan gara eta Irene Urruzola liburuzainak kontatu digu hemendik aurrera liburu gomendioekin menuak prestatuko dituztela. Bide batez, gaztelaniaz eta euskaraz egingo diren irakurle taldearen hitzorduak gogoratu ditu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!