Letren errepublika

"Gazte askok esan dit identifikatuta sentitu dela protagonistarekin"

Jon Miranda Labaien 2020ko urriaren 6a

Maddi Ane Txoperenak (Hendaia, 1994) 'Ene baitan bizi da' liburua kaleratu. Parisen ikasten duen Mariek uda pasako du Euskal Herrian, Bortzirietan, Manttanbaitan, amatxi Josefinaren ondoan. Letren Errepublikan liburuaz aritu zaigu idaztea.

Horrekin batera, eskualdean barrena ibili gara. Aiztondoko Plazida Otañoko liburuzain Arantxa Zabalak pandemia garaietara liburutegiko zerbitzuak nola egokitu dituzten kontatu digu eta aurrera begira zein asmo dituzten azaldu.

Lizartzako irakurle taldeak iaz abiatu zuen bere ibilbidea eta aurten izango du bigarren ikasturtea. Taldean parte hartzen duten Izaro Zubiria eta Itziar Saenz de Ojerrek azaldu digute nola antolatu duten urtea eta zein irakurketa egingo dituzten ekainera bitartean.

Horrekin batekin, Anoetako liburuzain Edurne Martinezen eta Zizurkilgo irakurzale Maider Barandiaranen proposamenak jaso ditugu. Ene baitan bizi da Maddi Ane Txoperenaren liburua gomendatu digu lehenak, eta Xabier Etxaniz Rojoren Denok gara Google bigarrenak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!