Argazki lehiaketako sariak banatuta

Ataria 2019ko azaroaren 5a

Urtero moduan, Udako argazki Lehiaketa antolatu du Atariak, eta aurtengoak baditu irabazleak. Epaimahaiaren saria Juanan Dorronsorok jaso du Begira argazkiarengatik. Bi lagunentzako asteburu bateko egonaldia irabazi du Ispastergo (Bizkaia) Kurtxia Landetxearen eskutik.

Ataria.eus-eko erabiltzaileen saria, bestalde, Nere Karrerak eraman du, Flamenkoaren Isla da argazkiarengatik. Karrerak, lau lagunentzako bazkaria jaso du Alkizako Inazio Urruzola txakolindegian.

Azkenik, Tolosako Zumardia elkarteak eskainitako bi neguko eski ikastaro zozketan izan dira parte hartu duten Atarikide guztien artean eta ondorengoak izan dira zortedunak: Izarne Olano, Euskal Herriko udak lanagatik eta Miren Izagirre, India. Gizonezko bat garbiketan, zapi morea esku artean argazkiagatik.

Atariak eskerrak eman nahi dizkie beste urte batez lehiaketan parte hartu duten guztiei.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!