Irabazleak

Udako argazki lehiaketako irabazleak

Ataria 2019ko urriaren 18a

Epaimahaiaren saria Juanan Dorronsorok jaso du Begira argazkiarengatik. Bi lagunentzako asteburu bateko egonaldia irabazi du Ispastergo (Bizkaia) KURTXIA Landetxearen eskutik: bi gaueko egonaldia eta gosaria.

Ataria.eus-eko erabiltzaileen saria, bestalde, Nere Karrerak eraman du, Flamenkoaren Isla da argazkiarengatik. Karrerak, lau lagunentzako bazkari bat Alkizako Inazio Urruzola txakolindegian.

 

Azkenik, Tolosako Zumardia elkarteak eskainitako bi neguko eski ikastaro zozketan izan dira parte hartu duten Atarikide guztien artean eta ondorengoak izan dira zortedunak:

Izarne Olano, Euskal Herriko udak lanagatik.

 

Eta, Miren Izagirre, India. Gizonezko bat garbiketan, zapi morea esku artean argazkiagatik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!