Udako argazki lehiaketaren sariak

Ataria 2019ko uztailaren 29a

Animatu eta igo zuk ere zure argazkia!

Bi sari nagusi eta beste bi zozketa egongo dira:

  • Epaimahaiaren saria: Bi lagunentzako asteburu bateko egonaldia Ispastergo (Bizkaia) KURTXIA Landetxearen eskutik: bi gaueko egonaldia eta gosaria.
  • ataria.eus-eko erabiltzaileen saria: Lau lagunentzako bazkari bat Alkizako Inazio Urruzola txakolindegian.
  • Horrez gain, parte-hartzen duten Atarikideen artean, Tolosako Zumardia elkarteak eskainitako bi neguko eski ikastaro zozkatuko dira.

 

Oinarriak:

Argazki lehiaketaren oinarriak eta epeak ikusteko klikatu hemen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!