Argazkiarekin batera adierazi beharko dira:
- Egilearen izen-abizenak.
- Harremanetarako telefonoa eta e-mail-a.
- Atarikidea bada, bere harpide zenbakia izenarekin batera jarri.
Argazkiaren ezaugarriak:
- 300ppp-ko bereizmena.
- 30x20 zentimetroko gutxieneko tamaina.
- Koloretan zein txuri-beltzean izan daitezke.
- 2019ko udako argazkiak izan beharko dira.
Argazkiak bidaltzeko epea: uztailaren 29tik irailaren 22ra bitarte (biak barne).
Argazkiak ataria.eus webgunean lehiaketarako egindako formularioaren bidez bidaliko dira eta ataria.eus webgunean lehiaketarako sortuko dugun argazki galerian egongo dira ikusgai.
Tolosaldean bizi diren edo eskualdearekin lotura dutenek soilik har dezakete parte. Bidaltzailea izan beharko da argazki horren jabea eta beste inon argitaratu gabeak izan beharko dira.
Bozketa:
- Ataria.eus webgunearen bidez emango den bozketa irailaren 24ean hasiko da, eta urriaren 13ra bitarte egongo da bozkatzeko aukera.
Irabazleak:
Argazki irabazleak eta hauen egileak urriaren 18an jakinaraziko ditugu Ataria astekarian, Ataria Irratian eta ataria.eus webgunean.
Sariak:
Klikatu hemen eta ikusi sariak.
Argazkiak:
Argazkiak ATARIA-ko artxiboan gordeko dira eta antolatzaileak beretzat gordeko du jasotako lanak publikatzeko eskubidea. Lehiaketa honetako parte-hartzaileak, bidalitako lanen jabe den neurrian, lanak erabiltzen eta jendeaurrean erreproduzitzen uzten dio ATARIA-ri, euskarri inprimatuan edo interneten, betiere, egilearen izena adieraziz.