Eutsi Goiari! (zaharra)

Zizurkilen pozik futbol taldeen igoerarekin

Ataria 2019ko ekainaren 5a

Gaurko Eutsi Goiari saioan, futbola, mendi lasterketa eta herri kirolak izango ditugu. Batetik, Zizurkilgo Danena kirol elkarteko Josu Sarasola; bestetik, Iñaki Olano eta Jon Zubillaga mendi lasterkariak, eta azkenik, herri kiroletan aditua den Joxe Anjel Sarasola dira gonbidatuak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!