Irratia

Eutsi Goiari! (zaharra)

Ataria irratiko kirol saioa.
-- Ataria --
30 atal entzuteko
Arrauna, futbola eta aizkora munduko protagonistak
2020/07/09

Gaurko saioan ETE ligan lehiatzen den Tolosaldea traineruko Malen Oiarzabal, KAE 1 ligan entrenatzaile den Anjel Larrañaga, Mikel Saizar futbol atezaina eta Jexux Mari Mujika aizkolaria izan ditugu.

Arrauna, baloia eta pilota
2020/07/02

Gaurko saioan arrauna, futbola eta pilota izango ditugu hizpide, hainbat gonbidaturekin. Arraunean, Eusko Tren Ligako Ohiane Iraola eta Eusko Label Ligako Jon Lizarralde arraunlariak. Futbolean, Tolosa CF-ko Henar Martinez entrenatzailea, eta Santio Pilota Txapelketari buruz hitz egiteko, Behar Zana elkarteko Iñaki Lizaso.

Pilota eta futbola
2020/06/25

Gaurko saioan pilota eta futbola izango dira protagonistak. Ane Urkizu eta Jokin Altuna pilotariekin hitz egiteaz gain, Berazubiko Pala Txapelketaren berri izango dugu, Odei Arregi antolakuntzako kidearekin. Futbolari dagokionez, Ander Avellaneda eta Mikel Arruabarrena entrenatzaileei batera egindako elkarrizketa entzungo dugu.

Balantzeak eta erronkak
2020/06/18

Gaurkoan, areto futbola, igeriketa eta pilota izango ditugu hizpide. Batetik, Areto futboleko Anoeta FT taldeko Naroa Ane Lasarekin eta TEEP Samaniego-Orixe Tolosaldea taldeko Garazi Arregirekin aritu gara solasean. Bestetik, Tolosaldea IKT igeriketa taldeko Nerea Pagolarekin eta Igarondo Urpekoak hegats igeriketa taldeko Irati Lakunzarekin. Azkenik, Ane Urkizu pilotaria eta Patxi Zeberio erremontista elkarrizketatu ditugu.

Areto futbol eskola jarriko da martxan Tolosan
2020/06/11

Gaurko saioan, Tolosala areto futbol eskola eta Usabal eta Berazubi kirol instalazioen irekiera izango dira protagonistak. Horrez gain, hainbat albisteren berri emango dugu.

Areto futbola, pilota eta arrauna
2020/06/04

Gaurko saioan Aitzol Oiarbide izango dugu, hamabost urte ondoren areto futboleko Lauburu Ibarra taldeko jokalari izateari utzi ondoren. Andoni Lertxundi Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioko lehendakariak denboraldi honetako txapelketa guztiak behin betiko bertan behera geratu direla azaldu digu. Eta arraunean, ETE liga uztailaren 11n hasiko dela eta, Sabino Alijostes TAKeko lehendakariaren eta Malen Oiarzabal arraunlariaren hitzak jaso ditugu.

Laskoraineko taldeak, pultsulariak frontoian, eta atletak berriro Berazubin
2020/05/28

Gaurko saioan areto futboleko Laskorain klubeko bi talde nagusiak, Danok Danena halterofilia taldea, eta Tolosa CF-ko atletismo saila izango ditugu hizpide.

Triatloia, areto futbola, pilota eta saskibaloia
2020/05/21

Gaurko saioan gonbidatu ugari ditugu: Paula del Pozo eta Asier Mujika triatloilariak, Martin Lakunza Tolosala kirol elkarteko ordezkaria, Goar Artetxe Redline Mekanika TAKEko entrenatzaile berria, eta lau pilotari: Miren Larrarte, Iñaki Artola, Erik Jaka eta Jokin Altuna.

Futbola, saskibaloia eta Irene Caminos
2020/05/14

Gaurko saioan, eskualdeko bi futbol eta saskibaloi talde nagusien entrenatzaileekin hitz egiteaz gain, Irene Caminosi egindako elkarrizketa entzungo dugu.

Kirola egiteko gogoz
2020/05/12

Gaurko saioan hainbat gonbidatu ditugu: Jon Iraola Tolosa Eskubaloia taldeko entrenatzailea, Jon Irisarri txirrindularia, Iñaki Arratibel TAKeko kirol medikua eta prestatzaile fisikoa, eta Eneko Gurrutxaga mendi duatloilaria.

Eskualde arraunzalea
2020/03/12

Gaurkoan arrauna izango da protagonista nagusiena. Batetik, Tolosaldeko Arraun Klubari buruz hitz egin dugu, Sabino Alijostes bertako lehendakariarekin. Malen Oiartzabal Tolosaldea traineruko arraunlaria ere izango da saioan, eta denboraldi honetan Donostiarra traineruan dauden Ioana Alijostes eta Irati Larrañaga arraunlari tolosarrak. Horrez gain, asteburuan egingo diren bi proben berri emango dugu, batetik Larraul-Hernio-Larraul mendi lasterketa eta bestetik Aiztondo Klasikoa txirrindularitza proba.

Ibarra Sokatira Taldearen denboraldia
2020/03/05

Gaurkoan protagonistak futbola eta sokatira izango dira. Batetik, Tolosa CF-ko nesken eta mutilen talde nagusien egungo egoeraren berri izango dugu talde bakoitzeko entrenatzaileekin. Bestalde, Ibarra Sokatira Taldeko Lierni Arozenarekin errepasoa emango diogu sokatiraren inguruan izandako azken albisteei.

.2..