Gaurkoan eskubaloia eta pilota izango ditugu hizpide, eta ohi bezala, Joxe Anjel Sarasolarekin herri kirolen munduari errepasoa egingo diogu. Eskubaloiari dagokionez, lehen maila nazionaleko Tolosa Eskubaloia taldearen balantzea egingo dugu Estanis Arsuaga eta Iker Ortiz jokalariekin, eta azken honek Benidormeko taldearekin egindako probaren berri emango digu. Bestalde, Maider Mendizabal pilotariarekin hainbat txapelketen inguruan ariko gara.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?