"Elikagaiak eta garbiketa eta eskolako materiala bildu nahi dugu"

Ataria 2019ko urtarrilaren 17a

Saharar herriari laguntzeko bilketa kanpaina abian da. Urtarrilan zehar eskualdean gune desberdinak jarriko dituzte. Helburua, herritar bakoitzak kilo bat ematea da.

Tolosaldea Sahararekin Elkarteko kide Gregorio Eizagirre:

"Bakoitzak kilo bat ematea ez dela hain zaila uste dugu, baina beste beharrak ere badaude eta kosta egiten da".

"Urtero bezala lekaleak, sardina eta atun olioztatuak, haurrentzako eta helduentzako garbitasunerako materiala eta han dugun eskolarako materiala eskatzen digute".

"Tolosaldeko eskola eta udaletxe guztietara gutun bat bidaltzen dugu kanpaina azalduz. Gero herri bakoitza antolatzen da eta urtarrilaren 31n nora joan behar dugun esaten digute. Bilketa puntu horietatik materiala hartu, sailkatu eta kanpalekura bidaltzen ditugu".

"Urtarrilaren 26an bilketa berezia egingo dugu. Eskualdeko erosleku handienen atean jarriko gara. Kanpaina azaltzeaz gain bertan egingo dugu bilketa".

"Herri txikietan beren dinamika jarriko dute martxan. Anoetan, adibidez, duela hilabete Herri Eskolan hitzaldia eman genuen, Saharako egoera azalduz. Ikasleek kanpainan zuzenki hartu dute parte. Aurtengo janari bilketa eurek antolatuko dute. Herri bakoitzak jar dezake martxan bere dinamika". 

"Udan haurrak etorriko dira Saharatik eta 100 familia berri bilatu nahi ditugu".

Erlazionatuak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!