Ane Iturriak, hirutik hiru

Mikel Iraola 2018ko maiatzaren 7a

Argazkiak: Monrasin/blogspot

Cursa Panxampla lasterketa irabazi du tolosar gazteak; Aitziber Ibarbia, berriz, beterano mailako bigarren postuan sailkatu da lasterketa berean.

Hirutik hiru. Andaluzian lehenengo, eta ondoren Caceresen egin bezala, Ane Iturria tolosarrak lehen postua lortu du Espainiako Kopako hirugarren proban. Alfara de Carles herrian (Katalunia) jokatu den Cursa Panxampla lasterketa irabazi du, kadete mailan.

Alpino Uzturre elkarteko mendi lasterketa taldeko lasterkariak 1:26:27ko denbora behar izan zuen lasterketako 10 kilometroak egin eta helmugara iristeko. Laia Mateu valentziarra bigarren izan zen, ia bost minutura, eta Paula Sanchez madrildarrak osatu zuen podiuma, tolosarrarengandik ia 9 minutura.

Orain arte jokatutako hiru lasterketak irabazita, sailkapen nagusiko lehen postuan da Iturria. Kopako hurrengo proba puntuagarria Zumaian izango da, ekainaren 24an: Zumaia Flysch Trail lasterketa.

Aitziber Ibarbia ere podiumean

Helduen artean ere izan da eskualdeko ordezkaritza. Tartean, Aitziber Ibarbia. Zizurkildarra emakumeen beterano mailako podiumean izan zen. Lasterketako 39 kilometroak egiteko 5 ordu 55 minutu eta 31 segundo behar izan zituen.

[Argazki gehiago]

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!