(H)ari naizela

'(H)ari Naizela' saio bereziko afarirako txartelak lortu nahi?

Ataria 2018ko apirilaren 23a

Ataria irratiko (H)ari naizela bertso saioak 100. atala egingo du maiatzaren 2an. Abaltzisketatik zuzenean egingo dugu urteurreneko saio berezia, eta ondoren, bertan afaria izango da.

Afarirako bi txartel eskuratu nahi izanez gero 673 06 11 32 zenbakira whatsap mezua, audioa edo idatziz, bidali beharko da, aurreko saioren bateko zerbait kontatuz: norbaiti eginiko elkarrizketaren bat, entzundako bertsoaldiren bat, sutondoko bertsoren bat, amaierako kantua... Zoriontzeko. kexatzeko edo pasadizoren bat kontatzeko ere baliatu dezakezu mezua.

Animatu eta parte hartu!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!