Iñaki Olano eta Nerea Amilibia, berriro ere podiumean

Ataria 2018ko mar. 5a, 09:57

Orioko 8. Mendi Lasterketan hirugarren izan dira altzotarra eta zizurkildarra.

Beste podium bat gehiago Iñaki Olano eta Nerea Amilibiarentzat. Joan den astean altzotarra hirugarren izan zen UZ Trail lasterketan, eta zizurkildarrak bigarren egin zuen I. Mahasti Krosean. Igandean, berriz, hirugarren izan dira biak, Orioko Herri Ikastolak antolatutako Mendi Lasterketan.

241 korrikalarik hartu zuten parte lasterketan. 22 kilometroko ibilbide malkartsua osatu behar izan zuten, eta helmugara iristen lehenak Beñat Katarain zegamarra eta Oihana Azkorbebeitia abadiñoarra izan ziren.

Estua izan zen gizonezkoen arteko lehia. Katarainek 01:50:10eko denbora egin zuen, eta 50 segundora helmugaratu zen Imanol Larrañaga azkoitiarra. Iñaki Olanok, berriz, irabazleak baino minutu bat gehiago behar izan zuen: 01:51:10. Alaba besoetan zuela iritsi zen helmugara altzotarra.

Emakumeen artean, berriz, alde handiarekin irabazi zuen Azkorbebeitiak. 02:07:41eko denbora egin zuen, eta Vanessa Pelaez andoaindarra 10 minutura iritsi zen. Nerea Amilibia, berriz, irabazlearengandik 17 minutura helmugaratu zen.

Eskualdeko 26 korrikalari gehiago ere izan ziren Orion:

8. Goar Lopetegi (Ibarra) 01:55:30
15. Jon Azpiroz (Berastegi) 02:02:12
26. Joseba Iturbegarmendia (Zizurkil) 02:10:56
39. Arri Arrizabalaga (Tolosa) 02:14:39
40. Mikel Imaz (Ibarra) 02:15:36
43. Amaiur Bernaras (Amasa-Villabona) 02:17:50
44. Gorka Amatriain (Tolosa) 02:17:50
49. Jon Goikoetxea (Gaztelu) 02:19:34
69. Txomin Arzallus (Bidania-Goiatz) 02:22:20
81. Auxkin Galarraga (Bidania-Goiatz) 02:24:52
86. Egoitz Jauregi (Alegia) 02:26:08
95. Iñigo Garcia (Amasa-Villabona) 02:27:58
99. Jose Angel Gonzalez (Amasa-Villabona) 02:29:27
102. Urko Arizeta (Asteasu) 02:29:57
121. Ugaitz Larreta (Amasa-Villabona) 02:36:01
155. Rafael Juarez (Tolosa) 02:43:59
156. Alberto Rey (Ibarra) 02:44:04
159. Erik Sarasola (Amasa-Villabona) 02:45:41
173. Ana Goya (Tolosa) 02:48:26
175. Felix Belaunzaran (Tolosa) 02:48:41
190. Ekaitz Saralegi (Amezketa) 02:54:24
191. Mikel Martinez (Irura) 02:55:34
202. Eneritz Iraola (Bidania-Goiatz) 02:59:37
207. Unai Diez (Tolosa) 03:02:23
228. Gorka Dominguez (Tolosa) 03:12:12
229. Iñaki Etxeberria (Tolosa) 03:12:16

Argazki gehiago Urola Kostako Hitza-n

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!