Iñaki Olano, hirugarren UZ Trail lasterketan

Tolosaldeko Ataria 2018ko ots. 26a, 10:30
Argazkiak: Otamotz.eus

Laida Elizegi zaldibiarrak eta Ander Iñarra irundarrak irabazi dute Urretxu eta Zumarragako mendi lasterketa; Iñaki Olano altzotarra podiumera igo da.

12 segundora izan du garaipena Iñaki Olanok. 22 kilometroren ondoren, 01:43:48an geratu du kronometroa altzotarrak, eta bera baino bi segundo gutxiago behar izan ditu bigarren sailkatuak, Asier Alonso oñatiarrak. Tolosaldetik korrikalari gehiago izan dira:

10. Ibai Madina berrobitarra (01:56:11)
13. Aitor Zabalo zizurkildarra (01:57:40)
17. Iker Saizar berastegiarra (02:00:59)
31. Josu Flores irurarra (02:09:55)
32. Elorri Ugartemendia belauntzarra (02:10:01)
41. Jon Goikoetxea gazteluarra (02:13:00)
54. Mikel Nogales irurarra (02:14:54)
101. Gorka Lucas anoetarra (02:32:03)
106. Fermin Arregi tolosarra (02:33:29)
108. Txomin Etxeberria ibartarra (02:34:58)
127. David Etxabe tolosarra (02:53:29)
128. Diego Enriquez asteasuarra (02:53:30)

Aian ere bai

Bestalde, Aian VII. Mendi Lasterketa jokatu da. 15 kilometroko lasterketa izan da, Pagoetan barrena. Walther Becerra izan da garaile gizonezkoetan, eta Oihana Azkorbeitia izan da lehen emakumea. Bertan eskualdeko parte hartzaile hainbat izan dira. Jarraian sailkapenak:

9. Haritz Zubillaga zizurkildarra (01:17:03)
11. Jon Altuna ibartarra (01:18:06)
16. Eneko Alkorta billabonatarra (01:20:49)
19. Axier Aburuza adunarra (01:22:01)
32. Aitor Irazu asteasuarra (01:26:36)
44. Auxkin Galarraga bidaniarra (01:28:24)
66. Xabi Pagola berrobitarra (01:34:45)
76. Jokin Amenabar zizurkildarra (01:36:35)
77. Iñaki Izagirre tolosarra (01:36:39)
87. Jon Flores asteasuarra (01:39:18)
106. Iker Luariz Aierdi tolosarra (01:43:52)
120. Ander Arruti bidaniarra (01:47:00)
126. Alberto Rey ibartarra (01:48:26)
149. Rosa Fresneda zizurkildarra (01:56:18)

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!