Regillaga eta Amilibia, I. Mahasti Kroseko podiumean

Ataria 2018ko otsailaren 25a

Zarauzko Talai Berri upategiko mahastien barrena egin dute, lehenengoz, Mahasti Krosa. Ehun parte hartzaile izan ditu, eta eskualdeko bi korrikalarik podiumean amaitu dute: Aitor Regillaga tolosarrak eta Nerea Amilibia zizurkildarrak.

7 kilometroko ibilbide aldapatsua egin dute, mahastietan barrena. Mollarriko kargalekura jaitsi, handik mahastira igo eta bertako lursailetan zehar igaro ondoren, txakolindegian bertan amaitu dute saioa.

Ander De Luis soraluzearra izan da gizonezkoen artean azkarrena, 32:26ko denborarekin. Xabier Garate zarauztarra (33:10) eta Aitor Regillaga tolosarra (34:01) sailkatu dira ondoren.

Emakumeen artean, berriz, Elisabete Garate zarauztarrak lortu dute denbora onena, 40:30. Ia minutu batera helmugaratu da Nerea Amilibia (41:28). Rosa Uribe usurbildarrak osatu du podiuma (41:46).

Eskualdeko bi korrikalari gehiago izan dira, biak ala biak, irurarrak. Manuel Molina 24. sailkatu da (41:55) eta Ainhoa Ugalde 69. izan da sailkapen mistoan, 52:16ko denbora eginda.

Argazki gehiago: Urola Kostako Hitzan

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!