Den-denek irabazi dute

Mikel Iraola 2018ko ots. 28a, 14:55

Tolosa CF, TAKE, Tolosa Eskubaloia eta Lauburuko lehen taldeek irabazi egin dute asteburuan.

Gutxitan gertatzen dira horrelakoak. Gizonezkoen eta emakumezkoen lehen talde guztiek irabazi dute asteburuan. Beren helburuak lortzeko aurrerapauso handiak eginda, gainera.

Izan da, ordea, lehiaz aparteko beste konturik asteburuan. Belabietan gertatu zen, ostiralean, Lauburuko nesken eta Trintxerperen arteko partidan. Aurkariek bost jokalarirekin baino ez zuten bidaiatu, eta aurkarietako batek min hartu zuen. 8 minutu geratzen ziren amaierarako, eta 3-1ekoa zen emaitza. Trintxerpek lau jokalarirekin jokatu behar izan zuen ordutik aurrera, eta lehia parekatzeko ibartarrek jokalari bat kantxatik kentzea erabaki zuten.

"Joko garbi irakaspena, ezbairik gabe. Irabazi, galdu edota berdinketatik haratago, umiltasun eta balore handiak erakutsi dituzte. Oso harro gaude erakutsi zuren jarrerarekin", azaldu dute klubeko arduradunek.

Jarraian talde guztien kronikak:

TAKE, berriro ere lider

Tolosa CF mutilak, bigarren postuan

Tolosa CF neskak. Aulkitik: Guillermo Benito

Tolosa Eskubaloia: orain, liderraren bila

Lauburu neskak: puntuak pilatzen jarraitzen dute

Lauburu mutilak: Pinseque murriztu baten aurrean haize-bolada moratua (9-1)

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!