Jarraipen zabala izan du hezkuntza grebak

Ataria 2017ko abenduaren 12a

Argazkia: Berria.eus. Manifestazioa egingo dute 12:00etan, Donostian.

Hezkuntza publikoko %75ak egin du bat gaur, ELA, LAB eta Steilas sindikatuek egindako greba deiarekin. Euskal Herri mailako datua da, baina sindikatuek esan dute Tolosaldean ere antzeko datuak dituztela, eta eskualdean ere jarraipen zabala izan duela grebak.

Euskal Herri mailan haur eskoletan %90ak egin du bat grebarekin, hezitzaileen artean %85ak, sukaldari eta garbitzaileen artean %80ak eta irakasleen %75ak. 12:00etan kalera aterako dira eta manifestazioak egingo dituzte Donostian, Bilbon eta Gasteizen.

ELA, LAB eta Steilas sindikatuek gaurko greba orokorrarekin ematen dute bukatutzat ikasturtearekin hasitako borrokaldia. Eusko Jaurlaritzak osatutako negoziazio mahaian ematen diren aurrera pausoen zain geratuko dira orain, eta euren eskakizunei kasurik egin ezean, beste neurri batzuk hartu beharko dituztela esan dute.

Gaurkoa jarraipen zabala izan du hortaz, eta esan behar da CCOO eta UGT sindikatuek ere bat egin dutela greba orokorrarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!