Jarraipen gorabeheratsua izaten ari da irakasleen greba

Rebeka Calvo Gonzalez 2017ko aza. 30a, 11:13

Eskualdeko 15 ikastetxetan dute lanuztea egiteko deia; Abaltzisketako eskolan bakarrik egin dute erabateko greba.

Unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoko irakasleei greba eguna dute gaur, ELA, LAB eta Steilas sindikatuek deituta. Eskualdean jarraipen gorabeheratsua izaten ari da. 15 zentrotan dute lanuztea egiteko deia eta horietako bakarrean, Abaltzisketako eskolan, egin dute irakasle guztiek greba; 5 irakasleek. Tolosako Samaniego ikastetxean ere jarraipen zabala izan ari da; irakasleen %96ak egin dute bat deialdiarekin.


Beste ikastetxe batzuetan irakasleen erdiak egin du bat sindikatuen deiarekin; Adunan eta Berastegin. Eskola batzuetan hala ere, irakasle bakar bat ere ez da atera: Abilturren, Altzon, Amezketan eta Berrobin.
Gainontzeko ikastetxeetan, Lanbide Heziketa, Hizkuntza Eskola eta EPA barne, jarraipen urria izaten ari da greba deiak.

Sindikatuek sektorez sektoreko borroka asteak izan dituzte azaroan eta abenduaren 12rako hezkuntza publikoko langile guztiei zuzendutako greba eguna deitu dute.

Erlazionatuak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!