Bertsolari Txapelketa Nagusia 2017

Larunbatean zuzenean Beotibar pilotalekutik

Ataria 2017ko urriaren 13a

Ataria Irratia zuzenean ariko da, larunbatean Tolosako pilotalekutik final-laurdeneko saioaren kontakizuna zuzenean egiteko. Arratsaldeko 16:45etik aurrera entzun ahal izango da (H)ari naizela saio berezia, fm-aren 107,6an edo bestela www.ataria.eus helbidean.

Imanol Artola Felix-ek gidatuko du irratsaioa eta ondoan izango du Mikel Beloki berastegiarra, txapelketetan epaile gisa aritutakoa. Zuzenean emango dute azken final-laurdenaren berri.

Bestalde, aste honetako (H)ari naizela irratsaioan Oihana Iguaran izan dute gonbidatu. Leitzan jokatu zuen final-laurdenari begiratu diote eta amasarrak esandakoak eta bertsoaldi onenak berriz izango dira entzungai, etzi, larunbata 14:00etatik 15:00etara Ataria Irratiaren sintonian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!