(H)ari naizela

«Ez da kasualitatea emakume askok beren burua bertsoa epaitzeko gai ez ikustea»

Oihana Iguaranekin aztertu dugu Leitzako saioa. Bera izan zen puntuaziorik altuena lortu zuena. Illunbetik laister bi urte igaro diren honetan, ilusioz begiratzen dio Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko final erdiei Oihanak. Bi final erdikoetan kantatu nahiko luke eta bere buruari ez dio mugarik jarri nahi. Bertsokideari entzuten eta erantzuten egin duen lana oholtzan ikusi zela eta gustura zen.

Final laurdenetako puntuaziorik altuena lortu arren, bere bertsoaldi guztietan zer hobetua ikusi du eta kritiko zen bere buruarekin, despiste asko izan dituela eta.
 
Baikorra da bere lehengusuaren inguruan galdetuta, Beñat izango dela muga dio, ea horrela den.
 
Gogoratu 16.45etatik aurrera Ataria irratiak zuzenean eskainiko duela azken final laurdena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!