Goi mailako hiru txirrindulari

Asier Imaz 2017ko uztailaren 19a

Tolosako Sari Nagusia ospatu zen pasa den larunbatean Tolosan.

Gipuzkoa Ogi Berri, Rio Miera eta Jira Bira taldeetako txirrindulariak dira Eukene Larrarte, Ane Iriarte eta Jon Madariaga; beste behin ere, eskualdera emaitza bikainak ekarri dituzte.

Gipuzkoako txapelduna da bata, Espainiakoa bestea, eta hirugarrena, nazio arteko mailarik gorenean estreinatu berria. Txirrindularitzaren zuhaitzak fruituak ematen jarraitzen du Tolosaldean, etengabe. Jon Madariagak, Ane Iriartek eta Eukene Larrartek sustraiak eskualdean dituzte, eta euren lorpenak neurtzeko harrobira begiratzen dute. Etorkizunaz hitz egiten dutenean, bi bilakaera kontrajarri agertzen dira: sendotzea eta ihartzea. Naturaren legea. Altzotarrak txirrindularitza uzteko burutazioak dituen bitartean, tolosarrak eta billabonatarrak ikasten eta gozatzen jarraitu nahi dute, pasatako egun txar guztiak atzean utziko dituen erremedioaren bila.

Erlazionatuak

«Gipuzkoakoa ez nuen espero»

Asier Imaz 2017 uzt 18 Altzo

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!