Gaurko Entzuteko Jaioak saioa normalean lerroburuetan ateratzen ez diren musikari batzuei eskainiko diegu; baxu jotzaileei. Eta are gehiago, baxua jotzen duten emakumeak egingo ditugu protagonista. Saioa Jauko Barik taldearekin hasiko dugu eta ondoren, Zuloak, Hole, The Smashing Pumpkins, Tenpora, Humus, Belako, Capsula, Maixa ta Ixiar, Rhonda Smith, Esperanza Spalding, Meshell Ndegeocello, Gail Ann Dorsey eta Carol Kaye entzuteko parada ere izango dugu.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?