Bidasoako mugara jo dugu gaurko doinuak osatzeko. Euskal Rock Erradikalaren habia izan zen Irunen sortutako taldeetatik abiatu –Vomito, Kortatu, Baldin Bada– eta 90ko hamarkadan Muguruza anaiek abiatu zituen musika proiektuak aipatu ditugu –Negu Gorriak, Joxe Ripiau, Les Mecaniciens–. Irungo musika agertokian, azken aldian agertu diren taldeei ere erreferentzia egin diegu: Jupiter Jon, Kasernarat edo Lisabö, esate baterako.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?