Jesus Mari Aldunberri eta Jon Mintegiaga auzipetu ditu Auzitegi Nazionalak

Tolosaldeko Ataria 2016ko api. 22a, 16:04
2015eko urtarrilaren 12an atxilotu zuten Jon Mintegiaga

"Erakunde terroristako kide edo laguntzaile" izatea egotzita, 47 lagun auzipetu ditu Auzitegi Nazionalak, eta horien artean dira elduaindarra eta ibartarra. 

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Eloy Velasco epaileak 47 lagun auzipetu ditu, "ETAren espetxe frontea" osatzea egotzita. 2013ko irailean, 2014ko urtarrilean eta 2015eko urtarril eta martxoan egindako Jake, Mate eta Pastor operazioetan atxilotutakoak dira guztiak: Herrira-rekin lotutakoak, abokatuak eta Etxerat eta Jaiki Hadiko kideak.

Maiatzaren 10erako deitu dituzte Madrilera. "Erakunde terroristako kide" izatea egotzi diete ia denei.

TOLOSALDEKO ATARIA-k Jon Mintegiagarekin hitz egin du, eta bere arabera "ez du jakinarazpen ofizialik jaso", komunikabideen bidez izan du albistearen berri. Mintegiagaren esanetan "auziperatze honek kausa aurrera doala esan nahi du". Horretarako "prestatu" beharko dutela gaineratu du ibartarrak.

2013ko irailaren 30ean 18 pertsona atxilotu zituen Guardia Zibilak, tartean zen Aldunberri. Madrilgo Soto del Realgo espetxera eraman zuten, eta urriaren 4an atera zen bertatik, 20.000 euroko bermea ordainduta.

Mintegiaga, berriz, Herrira-ko Hernaniko egoitza nagusian zegoen, hura miatzen zuten bitartean. Ez zuten atxilotu, baina urriaren 11n jaso zuen auzipetua zegoenaren jakinarazpena. Azaroaren 5ean Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epailearen aurretik igaro eta gero, aske geratu zen, bermerik gabe, epaiketaren zain. 2015eko urtarrilaren 12an atxilotu zuten, eta hiru egun beranduago espetxeratu

Aranjuezko espetxean egon zen 13 hilabetez. Otsailaren 4an, 20.000 euroko bermea ordaindu eta gero, aske geratu zen. Bi aste beranduago elkarrizketa eskaini zion komunikabide honi, eta bertan bere egoera azaldu zuen.

Hauek dira auzipetu guztiak:

Bitartekari taldekoak: Jose Luis Campo, Asier Aranguren, Aitziber Sagarminaga, Egoitz Lopez de Lacalle, Aintzane Orkolaga eta Jose Miguel Almandoz.

Abokatuak: Arantza Zulueta, Jon Enparantza (zuzendari graduan), Alfonso Zenon, Kepa Manzisidor, Eukene Jauregi, Ane Ituiño, Aier Larrarte, Ainhoa Baglietto, Arantza Aparicio, Onintza Ostolaza, Haizea Ziluaga, Amaia Izko, Jaione Karrera eta Atxarte Salvador.

Herrira-rekin lotutakoak: Fran Balda, Amaia Esnal, Eneko Ibarguren, Ekain Zubizarreta, Roberto Noval, Ibon Meñika, Jose Antonio Fernandez, Oskar Sanchez, Gorka Gonzalez, Jon Garay, Sergio Labaien, Jose Manuel Ugartemendia, Eneko Villegas, Nagore Garcia, Jesus Mari Aldunberri, Beñat Zarrabeitia, Ane Zelaia, Imanol Karrera, Jon Mindegiaga, Jabier Carballido, Nagore San Martin eta Emilie Martin.

Jaiki Hadiko kideak: Fernando Arburua eta Oihana Barrios.

Etxerat elkartekoak: Izaskun Abaigar eta Nagore Lopez de Luzuriaga.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!