Herrira bueltan, 'Herrira' auzitik

Tolosaldeko Ataria 2016ko otsailaren 5a

20.000 euroko bermea ordaindu eta gero, Jon Mintegiaga atzo geratu zen aske; bart harrera egin diote, Ibarran, senide eta gertukoek. 

Albistea ezagutu eta 24 ordura, Jon Mintegiaga aske geratu zen atzo arratsaldean, 20.000 euroko bermea ordaindu eta gero. Goizean ordaindu zuten bermea, eta arratsaldean utzi zuten aske Aranjuezeko espetxean. 


 

2015eko urtarrilaren 12an atxilotu zuen Guardia Zibilak Jon Mintegiaga, Herrira auzia-ren harira. Aranjuezeko espetxean zegoen preso, Ibarratik 500 kilometrora. Orain Mintegiaga epaiketaren zain gelditu da. Astero epaitegira joan beharko du sinatzera, pasaportea kendu diote eta beraz Espainiako estatutik ezingo du atera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!