Eutsi Goiari! (zaharra)

Eskualdeko haurrak, munduko txapeldun

Mikel Iraola 2014ko urriaren 31

Gipuzkoako herri txikietako areto futbol taldea Lloret de Marren izan da egunotan Munduko Txapelketa jokatzen, eta mikrofutsaleko txapelketa irabazi du. Jokalari bat izan ezik, guztiak eskualdekoak dira. Jon Leunda entrenatzaileak zuzeneko konexioa egin du.

GAEL A taldeak Munduko txapelketa irabazi du, Errusiako eta Ukrainiako haurrez osatutako MVA taldeari finalean 8-2 gailendu ostean. Lehen minuturako dagoeneko 3-0 irabazten ari ziren, eta erraz irabazi dute neurketa. Aimar Zeberiok lau gol egin ditu finalean; eta Oier Ugartemendiak eta Jokin Agirretxek bina.

Leundaren esanetan, ez zuten pentsatzen horrelako emaitzak lortzea, "baina herri txikietan maila handia dagoela ziurtatu" dute. Bigarren, taldea, gainera, hirugarren izan da. Areto futbolean ere hirugarren amaitu du taldeak, irabazle izan den Engels talde errusiarrarekin galdu ostean. Bigarren postuan CUF kataluniarra sailkatu da.

Hauek dira taldea osatu duten haurrak: Iraitz Bea, Aimar Zeberio, Ainhitze Zubeldia, Txomin Errasti, Aimar Iturrioz eta Ekaitz Hurtado (Lizartza-Orexa); Jurgi Leunda (Ikaztegieta); Oier Ugartemendia eta Oihan Arrospide (Leaburu); Jokin Agirretxe (Bidania-Goiatz) eta Aitor Sevillano (Gasteiz).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!