Sakabanaketa

25 urte bete dira euskal presoen sakabanaketa hasi zutela

Tolosaldeko Ataria 2014ko mai. 15a, 10:06
Presoen sakabanaketa salatzeko Pilotakadaz Pilotakada ekimena egingo dute eskualdean
25 urte dira Espainiako Gobernua euskal presoen sakabanaketa politika ezartzen hasi zela. Egoera hau salatzeko protestak egin zituzten hiriburuetan, atzo, '25 urte gure bizitzekin jolasten. Dispertsioa ito' lelopean. Neurriaren «ankerra» irudikatu zuten eta presoei ez ezik, haien hurbilekoei ere ezartzen zaien «zigor bikoitza» salatu zuten. Jon Ijurko senideak Ataria Irratian izan zen, eta bertan egoera anker hau salatu zuen. Gaur egun 491 euskal preso daude eta horietatik 198 daude bataz beste beren etxetik 800 eta 1.000 kilometrotara.

Espainiako Gobernuak Donostian, Bilbon, Gasteizen eta Iruñean dituen ordezkaritzen aurrean egin ziren atzo eguerdian elkarretaratzeak. Kilometroei eta istripuei buruzkoa datua ere eman zuten: 16 senide eta lagun hil dira espetxetara bidean edo haietatik bueltan urte horietan guztietan. Senide bakoitzak egin beharreko gastuari buruzkoa da beste datua: 378 euro astean, 1.638 euro hilean, eta 19.653 euro urtean. Zigor fisikoa, zigor psikologikoa, gizarte zigorra eta baita zigor ekonomikoa ere aipatu zituzten. Asteburuoro 1.400 bat kilometro egitera behartzen dituen zigor gehigarria da dispertsioa».

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!