Sakabanaketa

Sakabanaketaren aurkako aldarria Zizurkilen

Iñigo Terradillos 2014ko mai. 24a, 17:03
Sakabanaketaren aurkako salaketa pilotalekuetara eramaten ari da Etxerat elkarteak. Pilotakadaz pilotakada izenburupean Gipuzkoan, eskualdez eskualde sakabanaketaren ondorioak pairatzen dituzten presoen eta euren senideen eskubideak errespetatuak izatea aldarrikatzen ari dira, eta aldarrikapen hori Tolosaldera iritsi da gaur, Zizurkilera, hain zuzen.

Goizean palan aritu dira neskak, eta ondoren, 18 bikote esku pilotan aritu dira pilotalekuan. Zimiterioan, berriz, paxaka erakustaldia egin dute. Bazkaltzeko 60 pertsona inguru elkartu dira, eta arratsaldean jarraitu dute pilota partidek. Palan jokatu dute, eta helduen esku pilota partidak ere izan dira, profesional ohiak ere aritu direlarik. Finalerako bost bikote onenak txokotan jokatuz sailkatu dira. Gipuzkoako finala ekainaren 29an jokatuko da Tolosako Beotibar pilotalekuan. Egun horretan, bazkaria ere egingo dute Zerkausian.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!