Eguberriak 2013

Bidean datoz Errege Magoak

Imanol Garcia Landa 2014ko urt. 2a, 13:50
Errege Eguneko bezperan, urtarrilaren 5eko arratsaldean, hainbat herritan izaten da desfilea.


ALEGIA

19:30. Errege Magoak oinez jaitsiko dira Frankoni etxetik plazaraino. Ondoren, plazan, udaletxe barruan, umeei harrera egingo diete hiru erregeek.


AMASA-VILLABONA
19:00. Amasatik behera Errege Magoen desfilea jaitsiko da. Plazan opariak eta gozokiak banatuko dituzte. Ondoren, herrian zehar itzuli bat emango dute.

AMEZKETA
17:30. Ergonetik, eliza ingurutik jaitsiko dira Errege Magoak eta herria zeharkatu ondoren, Larrunarri frontoira iritsiko dira. Bertan txokolatea eta gozokiak banatuko dizkiete haurrei.

ANOETA
18:00. Edurka aldetik sartuko dira Errege Magoak herrira. Oinez iritsiko dira herriko plazara, Anoetako txistulariek lagunduta. Bertan gozokiak banatuko dituzte.

ASTEASU
20:00. Elizmenditik Errege Magoak herrira jaisten hasiko dira Olentzerorekin batera. Udaletxeko arkupeetara
20:30ak aldera iritsiko dira. Bertan jaiotza biziduna izango da eta eskaintza egingo dute. Bertsolarien, Asteasuko abesbatzaren eta herriko dantzari txikien saioak izango dira. Ondoren, aurrez gutuna bidalitako haurrei opariak banatuko dizkiete Errege Magoek.

BERASTEGI
18:45. Errege Magoak herriko plazara iritsiko dira Urdinarrain mendiko Etxoin-berri baserritik. Plazan, Olentzero eta jaiotza biziduna egongo dira, eta erregeek eskaintzak egingo dituzte bertan. Berastegiko haurrek ere berdin egingo dute, talo, gaztaina, barazki eta abarrekin. Ondoren, erregeek opariak emango dizkiete umeei.

BERROBI
16:00etatik 19:00etara. Urrutin oparien bilketa egingo dute.
19:00. Larte eta Seskea baserrietatik jaitsiko dira Errege Magoak eta herrian zehar ibilbidea eginez plazara.
19:15ak aldera iritsiko dira, haurrei opariak banatzera. Desfileak irauten duen bitartean, arkume baten zozketarako txartelak salduko dira.

BIDEGOIAN
18:30. Errege Magoak Goiatz aldetik Bidaniako frontoira iritsiko dira. Bertan gaztaina erreak eta taloak dastatzeko aukera izango da.

IRURA
17:00. San Migel plazan txokolate beroa banatuko dute bizkotxoekin.
18:00. Kalez kale, Errege Magoen etorrera ospatuko dute, ondoren herriko plazan opari banaketa egingo dute.

LIZARTZA
19:00. Zelain aldetik erregeak eta euren laguntzaileak herrira jaisten hasiko dira. Abereen gainean jarririk, herria zeharkatu eta frontoira helduko dira. Bertan jaiotza egongo da, eta haurrei opariak banatuko zaizkie.

OREXA
15:30. Errege Magoen desfilea abiatuko da. Etxez-etxez joango dira, gaztetxoekin egongo dira, eta gurdian dituzten opariak banatuko dituzte.

TOLOSA
16:30. Errege Magoak Iurreamendi egoitzara joango dira eta gaztetxoek, banan bana, beraiekin egoteko aukera izango dute.
18:30. Erregeak Izaskundik behera jaisten hasiko dira. Santa Klaratik Plaza Zaharrera joango dira, eta Tolosako kaleetan barrena ibili ondoren, Topic zentroaren parean atsedenaldia hartuko dute, eta eskaintza egingo dute.
19:00ak inguruan. Desfileak Euskal Herria plazan jarraituko du. Handik Gorritira joango da, eta Korreo kalea zeharkatuko du, azkenik, Zerkausira iristeko, 20:00ak inguruan. Errege Magoak oholtza gainera igoko dira, eta haurrek eurekin egoteko aukera izango dute.

Erlazionatuak

Ilusioa banatu dute Errege Magoek

Tolosaldeko Ataria 2014 urt 06 Gizartea

Errege kontzertua, Tolosan

Tolosaldeko Ataria 2014 urt 06 Tolosa

Urtea mendian hasi dute

Tolosaldeko Ataria 2014 urt 02 Amasa-Villabona   Berastegi

Eguberriei doinua jartzen

Tolosaldeko Ataria 2013 abe 24 Tolosa

Eguberri bezpera kantuan

Tolosaldeko Ataria 2013 abe 24 Tolosaldea

Olentzero eta Mari Domingiri gutuna

Tolosaldeko Ataria 2013 abe 23 Anoeta

Eguberrietako egitarauak herriz herri

Tolosaldeko Ataria 2013 abe 20 Tolosaldea

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!