Eguberriak 2013

Eguberrietako egitarauak herriz herri

Tolosaldeko Ataria 2013ko abe. 20a, 10:34
Tolosaldeko herritarrek hamaika ekitaldiz gozatzeko aukera izango dute Eguberrietako jai egunetan. Batez ere gaztetxoei zuzendutako ikus-entzunezkoak, irteerak edota antzezlanak izango dira, Gabonetako kantuak edota Olentzero eta Errege Magoen etorrerak ahaztu gabe. Dagoeneko Villabonako Fleming ikastetxean jaso dute Mari Domingiren bisita.
Sartu albistean egitarauak ikusteko.

 ANOETA

  • ABENDUAK 20, OSTIRALA 18:30ean LOMCE legearen inguruko hitzaldia Tolosaldeko Ikasle Abertzaleakeko kide baten eskutik.
  • ABENDUAK 23, ASTELEHENA 17:30ean umeentzako eskulan tailerra.
  • ABENDUAK 24, ASTEARTEA 08:00ean Baserriz baserri ibiliko dira kantuan, eta ondoren bazkaria egingo dute.
  • ABENDUAK 26, OSTEGUNA 22:00etan Txapelketa Gaua.
  • ABENDUAK 27, OSTIRALA 22:00etan Txikiren Mil a zien, baietz parrez lehertu bakarrizketa.
  • ABENDUAK 29, IGANDEA 18:00ETAN Mikelasagasti auditorioan Fenix 11*23 filma jatorrizko bertsioan (katalanieraz, euskarazko azpitituluekin).
  • URTARRILAREN 3, OSTIRALA Txuri-Urdinera irteera. 10:30ean irtengo dira eta 14:00etara. 18:00etan La educación prohibida dokumentala gaztetxean.
  • URTARRILAREN 5, IGANDEA 18:00etan Erregeen Kabalgata Basagain menditik. Plazara joango dira erregeak Anoetako txistulariek alaiturik, eta bertan gozokiak banatuko dituzte.
  • URTARRILAREN 6, ASTELEHENA 12:00etan txistulari taldearen kalejira.

AMASA-VILLABONA

  • Gabon Parkea
    -Abenduak 23, 27 eta urtarrilak 3: 16:30etatik 19:30era, Bearzana frontoian. Prezioa: 2 euro, familia ugarientzat 1,40 euro.
    -Abenduak 28: 10:00etatik 13:00etara, Bearzana frontoian. Prezioa: 2 euro, familia ugarientzat 1,40 euro.

  • Abenduak 20
    -10:00-13:00: Erniobea institutuko elikagaien eta animalien azoka Berdura plazan.
    -17:00-19:30: Talo tailerra Berdura plazan. Prezioa: 0,50 euro.

  • Abenduak 21
    -17:00: Haurrentzako zinema saioa. Gurea antzokian, dohainik.

     

  • Abenduak 22
    -17:00: Haurrentzako zinema saioa. Gurea antzokian, dohainik.

  • Abenduak 24
    -Jaiotza biziduna egun osoan, Zentroko plazan.
    -Olentzero eta Mari Domingiren jaitsiera Otsabitik. 17:30ean Otsabitik eta 18:15ean herrian.

  • Abenduak 28
    -17:00: Haurrentzako zinema saioa. Gurea antzokian, dohainik.

  • Abenduak 29
    -17:00: Haurrentzako zinema saioa. Gurea antzokian, dohainik.

  • Abenduak 31
    -Urte Zaharreko Krosa. Zizurkilgo Urkamendi elkartetik. 16:00etan haurrentzako proba eta 16:30ean proba nagusia.

  • Urtarrilak 1
    -08:30: Loatzora mendi irteera. Olaederra kiroldegitik aterako dira.

  • Urtarrilak 4
    -11:00-13:00: Magia saioak komertzioetan.
    -Herriko dendak arratsaldez irekita egongo dira, 17:00etatik 20:00etara.
    -17:00-19:00: Haurrentzako tailerrak Berdura plazan.
    -19:00-20:00: Haurrentzako dantzaldia Berdura plazan.

  • Urtarrilak 5

    -19:00: Erregeen jaitsiera Amasatik.

ASTEASU

  • ABENDUAK 22, IGANDEA Eguerdian. Erromeria Santamañan. Bazkaria eta dantza. 18:00. Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa, frontoian.
  • ABENDUAK 26, OSTEGUNA 17:00. Elurretako kopito haurrentzako filma udaletxean.
  • ABENDUAK 27, OSTIRALA 20:00. Gospel eta gabon kanten kontzertua, San Pedro elizan, Ozenki otxotea, Usarrabi abesbatza eta eskolako umeen eskutik.
  • ABENDUAK 28, LARUNBATA 11:00. Haurrentzako gynkana Matxintxulo gazte asanbladaren eskutik, Pello Errota eskolan (bizikleta eta kaskoa eraman). 18:00. Dantzaldi parodia Matxintxulo gazte asanbladaren eskutik, frontoian.
  • ABENDUAK 29, IGANDEA 19:00. Ez gara Palestinaz ari ikuskizuna, udaletxean.
  • ABENDUAK 31, ASTEARTEA 17:00. Urrezko Aizkora, frontoian.
  • URTARRILAK 3, OSTIRALA 17:00. Blackie&Kanuto haurrentzako filma, udaletxean.
  • URTARRILAK 4, LARUNBATA Eguerdian. Asteasuko etorkinen bazkaria eta musika izango dira, Erretore etxean.

 

BIDEGOIAN

  • ABENDUAK 24, ASTEARTEA 18:30ean iritsiko dira Olentzero eta Mari Domingin herrira eta goxokiak banatuko dituzte Goiazko frontoian. Era berean 09:00etan Goiatzetik hasita guraso zein haurrak ibiliko dira egun guztian zehar kantari.

IBARRA

  • ABENDUAK 24, ASTEARTEA Olentzero eta Mari Domingiren jaitsiera. 18:30eam, San bartoloe plazan, Hauspoa kultur elkartearen eskutik.
  • ABENDUAK 26, OSTEGUNA 17:00. 'Itzal itzelak: Hansel eta Gretel' txinatar itzalak erabiliz ipuin kontaketa, kultur etxean.
  • ABENDUAK 27, OSTIRALA 17:00. 'Beldartxo jatuna' Didau teatro taldearen antzezlana, kultur etxean. Adina: 2-8 urte.
  • ABENDUAK 31, ASTEARTEA 16:00. Ibarrako II. Urte Zaharreko Krosa, San Bartolome plazan, Hauspoa Kultur Elkartearen esktutik.
  • URTARRILAK 2, OSTEGUNA 17:00 'Faustinarekin munduratuz' Eneko Etxebarrietaren antzezlana, kultur etxean. Adina: 4-7 urte.
  • URTARRILAK 3, OSTIRALA 17:00 'Txintxilintxin, bakea egin' Kiki, Koko eta Moko pailazoen emanaldia, kutlur etxean.

IRURA

  • ABENDUAK 19, OSTEGUNA 19:00. Loatzo Musika eskolako txistularien kontzertua Zaharren Biltoki berrian.
  • ABENDUAK 20, OSTIRALA 17:30. Lao shan ya antzerkia, Urnietako jubilatuen eskutik, kulturunean.
  • ABENDUAK 23, ASTELEHENA 17:30. Haur eta gaztetxoentzako pelikulak kulturunean.
  • ABENDUAK 24, ASTEARTEA 10:00. Gazte Asanbladakoak abestera irtengo dira. 11:30. Hamaiketakoa plazan haurrentzat. 12:30. Mari Domingik Olentzerorentzako gutunak jasoko ditu. Ekarri erabiltzen ez duzun jostailua. Ondoren. Gabonetako zozketa. 14:30. Gazte Asanbladakoen bazkaria, Zaharretxe jatetxean. 18:00. Olentzeroren kalejira eta opari banaketa. 19:30. Jaiotza biziduna San Migel Plazan.
  • ABENDUAK 26, OSTEGUNA 17:30. Faustinarekin munduratuz haur antzerkia izango da ikusgai, kulturunean.
  • ABENDUAK 27, OSTIRALA 17:30. Ipuin Magikoa txotxongiloak, Bihar taldearekin, kulturunean.
  • ABENDUAK 28, LARUNBATA 15:00. Irteera gaztelekukoentzat Txuri urdinera.
  • ABENDUAK 30, ASTELEHENA 17:30. XX. mendeko gazteak XXI. mendeko gazteen aurka futbol partida, frontoian. Txuletak jokoan. 19:00. Gaztain jatea, herri guztiari zabaldua frontoian IGAren eskutik.
  • ABENDUAK 31, ASTEARTEA 10:00. Loatzo mendira egun pasa plazatik abiatuta. Bertan hamaiketakoa IGAren eskutik.
  • URTARRILAK 2, OSTEGUNA 17:30. Zapataria eta Prakagorriak itzal antzerkia, Irrintzi taldearen eskutik, kulturunean.
  • URTARRILAK 3, OSTIRALA 17:30. Umeentzako magia, Jon Magic-en eskutik, kulturunean.
  • URTARRILAK 4, LARUNBATA 15:00. Irteera gaztelekukoentzat Ficobako eguberrietako haur parkera.
  • URTARRILAK 5, IGANDEA 17:00. Txokolate jatea. 18:00. Errege magoen etorrera eta opari banaketa.

TOLOSA

  • Gabonetako azoka

    Abenduaren 21ean, hiru gune erabiliko dira azoka berezia egiteko: San Frantzisko ibilbidea, Trianguloa plaza eta plaza Zaharra. Ezin ahaztu, hala ere, larunbateroko merkaturako erabiltzen direnak: Zerkausia, Berdura plaza eta Euskal Herria plaza.

  • Haur parkea (Zerkausian)

    Abenduaren 26tik 29ra. 2-8 urte bitarteko haurrei dago zuzendua eta bertan, surf ohola, Santa Fe trena, bi puzgarri, 20 aparailu mugikor, bi airezko mahai, futbolin bat eta XBox bat egongo dira. Baita tailerrak ere.

  • Ikuskizunak (Zerkausian)

    -Abenduak 26, 17:00etan: Patata Tropikala, Amona Joxeparen istorioak.
    -Abenduak 27, 17:00etan: Kiki pailazoa, 'Katapuntxispun festa'.
    -Abenduak 29: Kidam Magoa, 'Txin-txan magikoa'.

  • Tailerrak (Zerkausian)

    -Abenduak 23, 18:30ean: brotxe apaingarrien tailerra.
    -Abenduak 26 eta 27, 18:30ean: zortzi urtetik gorako haurrei zuzendutako 'stop-motion' ikastaroa.

  • Gazte Topagunea

    -Abenduak 26, 17:00etan: Futbolin txapelketa mistoa.
    -Abenduak 27, 17:00etan: Zinema Leidorren: 'Hobbit 2'.
    -Abenduak 28, 17:00etan: Gaztaina jatea topagunean.
    -Abenduak 29, 17:00etan: izotz jauregira irteera.

  • Ikuskizunak

    -Abenduak 21, 18:00etan, Topic-en: 'Musika janariaren truke', Tolosako Musika Eskolako kontzertua.
    -Abenduak 28, 16:30ean eta 18:30ean, Leidorren: Poxpolo ta Konpainia. Sarrerak salgai www.kutxasarrerak.net eta leihatilan.
    -Abenduak 29, 18:30ean, Topic-en: 'Gulliver en el país de Liliput', Centre de Titelles de Lleida. 3-8 urte bitarteko haurrentzat.
    -Urtarrilak 3, 17:00etan, Leidorren: 'Hansel eta Gretel Txokolatezko etxean'. Sarrerak salgai www.kutxasarrerak.net eta leihatilan.

  • Elkartasun jarduerak

    Sarrera honen ordainketa janariaren truke izango da eta ez diruaren truke, ondoren janari hau Caritas-i emango zaio.
    -Urtarrilak 4, 18:30ean, Topic-en: 'Txotxongiloak janariaren truke' saioa: Txotxongilo taldearen 'Elurretazko panpina'.
Erlazionatuak

Ilusioa banatu dute Errege Magoek

Tolosaldeko Ataria 2014 urt 06 Gizartea

Errege kontzertua, Tolosan

Tolosaldeko Ataria 2014 urt 06 Tolosa

Bidean datoz Errege Magoak

Imanol Garcia Landa 2014 urt 02 Tolosaldea

Urtea mendian hasi dute

Tolosaldeko Ataria 2014 urt 02 Amasa-Villabona   Berastegi

Eguberriei doinua jartzen

Tolosaldeko Ataria 2013 abe 24 Tolosa

Eguberri bezpera kantuan

Tolosaldeko Ataria 2013 abe 24 Tolosaldea

Olentzero eta Mari Domingiri gutuna

Tolosaldeko Ataria 2013 abe 23 Anoeta

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!