Abaltzisketa
Abenduak 24, gaur
- Egun osoan zehar. Plazan elkartu ondoren Gabon kantak abestuko dituzte herrian barrena.
Aduna
Abenduak 24, gaur
- 08:00. Udaletxe azpitik abiatuta, helduek Gabon kantak abestuko dituzte herrian zehar.
- 09:15. Uztartzako aparkalekutik abiatuta, haurrek Gabon kantak abestuko dituzte herrian zehar.
- 19:00. Presoen eskubideen aldeko Villabonako manifestaziora joateko deialdia egin dute.
Abenduak 26, etzi
- 17:00. Argazkigintzako esperimentazio tailerra 5-12 urteko haurrentzat.
Albiztur
Abenduak 24, gaur
- Goizean. Haur eta gurasoak plazan elkartuko dira. Gazteak baserriz baserri ibiliko dira.
- 19:00ak aldera. Olentzero kalejiran abiatuko da, eta udaletxeko arkupean hartuko ditu haurrak.
Alegia
Abenduak 24, gaur
- 11:00. San Juan eskolako haurrak kalean ibiliko dira abesten.
- 18:00. Olentzero eta Mari Domingiren etorrera. Eskola aurrean itxarongo diete.
Abenduak 25, bihar
- 11:15. Txintxarri abesbatzak kantatuko du meza nagusian.
Abenduak 26ra bitarte
- 16:00. Gabonetako pilota topaketak.
Alkiza
Abenduak 24, gaur
- 09:00. Olentzero eskolara joango da. Ondoren, herrian barrena kantuan ibiliko dira.
Altzo
Abenduak 24, gaur
- Goizean. Altzo Azpin elkartuko dira guraso, irakasle eta ikasleak, eta etxez etxe kantuan ibiliko dira.
Amasa-Villabona
Abenduak 24, gaur
- 11:00. Etxez etxe irtengo dira eskean, Amasan. 19:00etan iritsiko da Oletzero Amasako plazara, gutunak jasotzera.
- Arratsaldean. Musika eskolako, bertso eskolako eta dantza taldeko haurrek egingo diote agurra Olentzero eta Mari Domingiri Villabonan.
- 19:00. Aiztondo bailarako manifestazioa, euskal preso eta iheslarien eskubideen alde.
Amezketa
Abenduak 24, gaur
- Goizean. Ugartetik eskolako helduenak irtengo dira kantuan. Ondoren, herrira iristean, ikasle, guraso eta irakasleak elkartuko zaizkie.
- 18:30. Errekaldetik abiatuta, presoen aldeko kantu poteoa. Aurten, beraz, ez dira baserriz baserri eta etxez etxe ibiliko kantuan.
Anoeta
Abenduak 24, gaur
- Goizean. Gazte asanbladako kideak kantuan aterako dira. Ondoren bazkaria egingo dute.
- 16:30. Auzoz auzo ibiliko dira kantari, euskal preso, errefuxiatu eta iheslarien eskubideen alde.
- 18:00. Olentzero eta Mari Domingi oinez iritsiko dira Isastitik. Ibilbidea: Isasti-Solkorre-Igarabide-plaza. Plazan egingo zaien ongi etorrian Loatzo Musika Eskolak eta Anoetako Anitz Dantza Taldeak hartuko dute parte. Ondoren, Olentzerok eta Mari Domingik gozokiak banatuko dituzte hurbiltzen diren ume eta gaztetxoen artean.
Asteasu
Abenduak 24, gaur
- Goizean. Gabon kantak abesten ibiliko dira eskolakoak.
- Eguerdian. Olentzero frontoira iritsiko da.
Abenduak 26, etzi
- 17:00. Haurrentzako filma udaletxeko ikus-entzunezko aretoan.
Baliarrain
Abenduak 24, gaur
- 10:30. Herrian haurrak kantari ibiliko dira. Ondoren, bazkaria egingo dute gurasoekin elkartean.
- 14:30. Herritarrak, haur eta helduak, San Juan ingurura joango dira kantari, bertan, Olentzerorekin egingo dute topo.
Bedaio
Abenduak 24, gaur
- Eguerdian. Auzo bazkaria, ondoren, baserriz baserri kantuan.
Belauntza
Abenduak 24, gaur
- 15:30. Herriko taberna inguruan bilduko dira, eta ondoren, herrian kantuan ibiliko dira.
- 18:00. Olentzero iritsiko da opariekin taberna ingurura.
- Ondoren. Merendola.
Abenduak 26, etzi
- 12:00. Pailazoen emanaldia kultur etxean.
- 16:00. Gabonetako apaingarriak egiteko eskulanak eta haurrentzako sukaldaritza tailerra kultur etxean.
- Ondoren. Merendola.
Berastegi
Abenduak 24, gaur
- 09:00. Plazan elkartu ondoren, kalejiran herrian barrena ibiliko dira. Nahi duenak aparkaleku azpiko lokalean bazkaltzeko aukera izango du; janaria norberak eraman beharko du, eta edariak eta kafea Guraso Elkartearen eskutik izango dira.
- 15:00. Berriz ere plazan elkartuko dira kantuan ibiltzeko.
Berrobi
Abenduak 24, gaur
- Goizean. Herriko ume eta gurasoak etxez etxe ibiliko dira Gabonetako kantuak abestuz.
- 18:30. Olentzero iritsiko da herrira.
Bidegoian
Abenduak 24, gaur
- 09:00. Guraso eta haurrak Goiatzetik irtengo dira, egun guztian zehar kantuan ibiltzeko.
- 18:30. Mari Domingi eta Olentzero Goiatzeko frontoira iritsiko dira.
Elduain
Abenduak 24, gaur
- 15:00. Plazan elkartu eta herrian barrena kantuan ibiliko dira.
Gaztelu
Abenduak 24, gaur
- 18:30. Olentzero jaitsiko da herrira Larte menditik barrena.
Hernialde
Abenduak 24, gaur
- 09:00. Bentatik irtengo dira, eta ondoren, herri guztia zeharkatuko dute abesten.
- 18:30. Olentzero frontoira iritsiko da.
Ibarra
Abenduak 24, gaur
- 09:00. Preso eta iheslarien eskubideen alde kantuan aterako dira goizean. Lehenik, Subegi elkartean gosaria egingo dute.
- 10:00. Uzturpe ikastolakoak Azkue auzotik abiatuko dira kantuan, eta 12:00etan iritsiko dira plazara. Bertan, gaztain jana egingo dute.
- 18:30. Olentzero eta Mari Domingiren jaitsiera Hauspoa Kultur Elkartearen eskutik.
Abenduak 26, etzi
- 17:00. Itzal itzelak: Hansel eta Gretel ipuin kontaketa kultur etxean.
- 19:00. Barrura begiratzeko leihoak bideo emanaldia Subegi elkartean. Ondoren preso eta iheslarien inguruko mahai ingurua, eta afaria. Afaltzeko izena ohiko lekuetan eman daiteke, hilaren 26ko 12:00etarako.
Ikaztegieta
Abenduak 24, gaur
- 08:30. Euskal preso eta iheslarien eskubideen alde kantuan ibiliko dira kiroldegiko aparkalekutik abiatuta, lehenik baserriz baserri eta ondoren herri gunean.
- 18:00. Olentzero eta Mari Domingi iritsiko dira herrira; opariak plazan banatuko dituzte.
Irura
Abenduak 24, gaur
- 10:00. Gazte Asanbladakoak abestera irtengo dira.
- 11:30. Hamaiketakoa plazan haurrentzat.
- 12:30. Mari Domingi etorriko da Olentzerorentzako gutunak jasotzera. Erabiltzen ez diren jostailuak eramateko eskatu dute.
- Ondoren. Gabonetako zozketa.
- 14:30. Gazte Asanbladakoen bazkaria izango dute Zaharretxe jatexean.
- 18:00. Olentzeroren kalejira eta opari banaketa.
- 19:30. Jaiotza biziduna San Migel Plazan.
Larraul
Abenduak 24, gaur
- 09:30. Herritarrak plazan elkartuko dira eta baserriz baserri nahiz herri gunean kantari ibiliko dira.
- 19:00. Olentzero plazara joango da goxokiak banatzera.
Leaburu-Txarama
Abenduak 24, gaur
- Arratsaldean. Herrian barrena kantuan ibiliko dira.
Lizartza
Abenduak 24, gaur
- 09:00. Haur eta gazteak kantuan ibiliko dira baserriz baserri hara eta hona.
- 18:30. Plazara iritsiko da Olentzero.
Orendain
Abenduak 24, gaur
- 09:00. Haur eta gurasoak plazan elkartu eta baserriz baserri kantuan ibiliko dira.
- 14:00. Bazkaria egingo dute elkartean, eta Olentzero bertara azalduko zaie.
Orexa
Abenduak 24, gaur
- Arratsaldean. Plazan elkartuko dira herritarrak eta herrian barrena ibiliko dira kantuan.
Tolosa
Abenduak 24, gaur
- 09:30. Euskal preso eta errefuxiatuak gogoan, kantari ibiliko dira kalez kale. Elkartasun dendaren aurretik irtengo dira.
- 12:30. Zerkausian Tolosako Musika Bandak urteroko Eguberri kontzertua eskainiko du.
- 17:30. Olentzero eta Mari Domingi Izaskundik abiatzen dira. 18:00etan Euskal Herria plazara iritsiko da. 18:45ean, Nafarroako zubitik Zerkausira iritsiko dira, eta bertan egongo dira haurrekin 20:00ak arte.
- 18:45. Trianguloa plazatik aterata urteroko manifestazioa, preso eta iheslarien eskubideen alde.
- 20:00. Tolosako Musika Bandaren Gabon gaueko kalejira, Gorriti plazatik abiatuta, Alde Zaharrean barrena.
Abenduak 25, bihar
- 11:00. Santa Maria parrokian Meza Nagusia, Santa Maria kaperak abestuta. Meza hasi baino bost minutu lehenago koadro erraldoia, zaharberritua, erakutsiko diete elizan bildutakoei. Aurrez, meza bakarra izango da, 09:00etan, euskaraz.
Abenduak 26, etzi
- 18:15. Isitxo Larrañaga Akordeoi Orkestrak kontzertua emango du Iurramendiko Kaperan.
Zizurkil
Abenduak 24, gaur
- Goizean. San Millan ikastetxeko haurrak baserrietan abestuko dute, eta Pedro Mari Otaño eta Jesusen Bihotzakoek Elbarrena auzoan. Ondoren, elkartean hamaiketakoa egingo dute.
- Goizean. Euskal preso eta iheslarien alde kantuan ibiliko dira baserriz baserri.