Eguberriak 2013

Olentzero eta Mari Domingiri gutuna

Ataria 2013ko abenduaren 23a

Anoetako Gazte Asanbladak Olentzero eta Mari Domingiri gutuna idatzi diote

Zer moduz bizi zarete? Nolakoa izan da aurtengo urtea zuenean? Guk hemen jarraitzen dugu Anoeta eta inguruetan, gure ale txikia jarri nahian. Urtea joan eta urtea etorri antzeko eskariak egiten dizkizuegu eta aurtengoan ere antzekoak egin beharrean gara, Euskal Herritik urrun dauden seme-alabak ez baitira etxekoen berora gerturatu eta epe laburrean egiteko itxurarik ere ez da nabari.

Baina aurtengoan ekartzea baino bidaltzea da eskatu nahi dizueguna. Inguruan gero eta putre gehiago ageri da eta ez dute alde egiteko itxurarik. Eraman itzazue gure herritik gau eta egun lehergailuz mendiak zulatzen dituzten AHT zale horiek, eraman itzazue urrutira euskal herritarrak auzipetu nahi dituzten sasi-epaile horiek, eraman itzazue LOMCE eta antzeko legeak inposatu nahi dizkiguten horiek, eraman itzazue abortuaren legea onartu nahi duten horiek, eraman itzazu frankismo garaiko irakasle-zerrenda beltzak egin nahi dituzten horiek…

Zerrenda luzeegia da ordea egun batean eta zaku batean eramateko. Lasai guk ere jarriko ditugu zakuak eta gu bidelagun izango gaituzue langintza horretan. Ametsetako herria elkarrekin egin behar dugulako eta kolorez margotzeko prest gaudelako muxu handi bat bidea elkarrekin egin nahi duzuen guztioi!



 

Erlazionatuak

Ilusioa banatu dute Errege Magoek

Tolosaldeko Ataria 2014 urt 06 Gizartea

Errege kontzertua, Tolosan

Tolosaldeko Ataria 2014 urt 06 Tolosa

Bidean datoz Errege Magoak

Imanol Garcia Landa 2014 urt 02 Tolosaldea

Eguberriei doinua jartzen

Ataria 2013 abe 24 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!