Zuretzat zer da parekoa?
Amaia: Ba parekoa nire semea da, nire bizipozetako bat.
Ibai: Niretzat erreferente bat da.
Nola definituko zenuke?
Amaia: Oso arduratsua, langilea eta lagunen laguna. Eta oso garbi duena zer nahi duen.
Ibai: Entzuten dakiena, alaia eta beti laguntzeko prest dagoena.
Zer ezaugarri positibo
nabarmenduko zenuke parekoaz?
Amaia: Erresilientea dela. Gauzak lehenengoan lortu ez arren, hor jarraitzen du, altxatzen da, jarraitzen du borrokatzen du, eta azkenean lortzen ditu.
Ibai: Beti prest dago laguntzeko, eta oso ona da gomendioak ematen.
Eta ez hain positiboa?
Amaia: Nik zerbait negatibo bezala hartu izan dut, baina berak erakutsi dit positiboa ere badela. Leihakorra dela, hain zuzen. Leihakortasun horrek ematen diola eta laguntzen diola hobea izaten eta berak daukan guzti hori ateratzen.
Ibai: Askotan asko hitz egiten duela.
Nora joango zinateke gustura bestearekin?
Amaia: Azken Aste Santuan Pirinioetara joan ginen elkarrekin, eta oso gustura egon gara. Elkarrekin joateko badut buruan bidaia bat, irla batera, urpekaritza egitera.
Ibai: Kostaldeko lekuren batera.
Berarekin pasatutako une bereziren bat?
Amaia: Aurten bi nabarmenduko nituzke: KAE 1 ligan irabazitako lehenengo bandera eta Portugaleten Eusko Label Ligara lortutako txartela.
Ibai: Aste Santuan igarotako oporraldia.