Lehen aldiz, EuskarAbentura eta Gaztemunduri Ateak Ireki ekimenetako partaideak elkartu dituzte, gaur, Tolosan. Lehenik, ekitaldia egin dute Zerkausian, eta bazkaldu ondoren, Eingo taldeak girotuta, kalejira egin dute Alde Zaharrean. Bi ekimenetako gazteek ederki pasatu dute, eta kantuan eta dantzan aritu dira.
uzt 15, 17:46 Tolosa
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?