Ataria TB

«Bost urtetan ikaragarri aberastu da nire jakinduria»

Ataria 2026ko ekainaren 21a

Musika Garaikidea Sortzeko Masterraren lehen ikasturtea amaitu berri du Jon Esnaola Agirre musikagile tolosarrak Donostiako Musikene goi mailako musika ikastegian. Iaz, Kataluniako Musikari Gazteen Federazioaren diru laguntza jaso zuen argitaratu gabeko bi obra sortzeko; abuztuan, berriz, Ravel Jaialdiko konposizio jardunaldietan parte hartuko du.

Masterrak ez omen dio lan handirik eman aurten, baina lanpetuta dabil: «Obra asko ditut idazteko, eta beti bat bukatu orduko hasten naiz hurrengoarekin». Duela gutxira arte, artea eta natura zituen inspirazio-iturri eta obrarako gaiak; orain, ordea, ahotsean topatu du soinu imajinaezinak sortzeko bidea.

Erlazionatuak

«Oso gustura nago idazten ari naizen musikarekin»

Josu Artutxa Dorronsoro eka 21, 07:59 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!