Korrika ala Ostegun Gizena?

Ataria 2026ko martxoaren 24a

Gaur egin du ibilbidearen erdia 24. Korrikak, eta egun berean sartu da lehen aldiz Tolosaldean; tartean, Tolosatik igaro da. Milaka herritarrek egin dute bat euskararen aldeko ekimenarekin, eta Korrika iritsi aurretik, motorrak berotu dituzte herriko zenbait txokotan. Txaranga bidelagun izan dute Korrika heldu aurretik, nahiz Korrikak bere ibilbidea egin duen bitartean.

Amarotz auzotik sartu da Korrika Tolosan; hain justu, bertan hartu du ATARIAren lekukoa Olazabal-Egino familiak. Ondoren, herriko zenbait auzo eta kale igaro ditu; besteak beste, Alde Zaharrean sartu da. Ondoren, Anoetarako bidea hartu du.

Milaka herritarrek egin dute bat euskararen aldeko ekimenarekin, eta Korrika herrira iritsi aurretik, motorrak berotzen aritu dira herriko zenbait txokotan. Zerkausian, San Frantzisko pasealekuan eta Berazubi eta Amarotz auzoetan, esaterako, jan-edana banatu dute, eta musikarekin girotu dute afal ordua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!