Ataria TB

Olazabal-Egino familiak «harro» eraman du Atariaren lekukoa Tolosan

Ataria 2026ko martxoaren 24a

Aitor Olazabal Atarikideari egokitu zaio aurtengo Korrikan ATARIAren lekukoa eramatea, eta harekin batera, Amaia arrebak, bien bikotekideek eta Aitor eta Amaiaren gurasoek egin dute gure kilometroa pankartaren aurrean; ehunka euskaltzale zituzten atzetik Amarotz auzoan sartu direnean.

«Emozioa, harrotasuna eta poza» sentitu dituzte Aitor eta Amaia Olazabal Egino neba-arreba tolosarrek 24. Korrikaren 1135. kilometroan gure lekukoa eraman dutenean. Hain justu, euskararen aldeko ekimen erraldoia Tolosan sartu den unean izan da, Amarotz auzoaren sarreran. Familia izan dute bidelagun: bien bikotekideak eta gurasoak. Lehenik, gurasoek hartu dute lekukoa; ondoren, Amaiari eta haren bikotekideari eman diete; eta azkenik, Aitorrek eta haren bikotekideak eraman dute.

«Euskararen aldeko mugimendu polita da Korrika, beti esaten diet ikasleei eta ingurukoei euskara altxor bat dela, zaindu behar dela, eta gure nortasuna dela. Horrenbeste jende ikustea ideia berdinaren inguruan korrikan eta borrokan, oso polita da», esan du Olazabalek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!