Korrika Marrazki Sariketan Tolosaldean bizi den 13 urte edo gutxiagoko edozein gaztetxok har dezake parte, Atarikide izan edo ez izan. Lehiaketan parte hartzeko oinarriak eta bestelako informazio guztia ondorengo lerroetan azalduko ditugu:
Marrazkiak Ataria.eus webgunean lehiaketarako egindako aplikazioaren bidez bidaliko dira eta Ataria.eus webgunean lehiaketarako sortuko dugun argazki galerian egongo dira ikusgai.
Marrazkiak bidaltzeko epea: martxoaren 19tik 29ko 23:59ak arte.
Marrazkiaren ezaugarriak:
- Korrika. Euskara. Parte-hartzea izango da marrazkiaren gaia.
- Sariketa 13 urte bitarteko Tolosaldeko gaztetxoentzat izango da.
- Eskuz egina izan beharko du, aldaketa digitalik gabe.
- Sariketa honetarako egindakoa izango da.
- Marrazkia eskaneatuta edo marrazkiari argazki bat aterata igo daiteke.
- Bidaltzailea izan beharko da marrazki horren jabea eta beste inon argitaratu gabea izan beharko da.
Marrazkiarekin batera adierazi beharko dira:
- Egilearen izen-abizenak izena atalean.
- Egilearen gurasoaren (tutorearen) izen-abizenak abizena atalean.
- Harremanetarako gurasoaren (tutorearen) telefonoa eta helbide elektronikoa.
Saridunak:
- Atarikide izan edo ez, edonork har dezake parte sariketan.
- Parte hartzaile guztien artean, saridunak zozketa bidez aukeratuko dira.
- ATARIAko epaimahaiak egingo du zozketa martxoaren 30ean, 12:00etan.
Sariak:
- Sari moduan Tolosako Elkar dendan erabiltzeko 150 euroko bi erosketa bonu irabazi ahalko dituzte parte hartzaileek.
Irabazleak:
- Marrazki saridunak eta hauen egileak martxoaren 31n jakinaraziko ditugu ATARIA egunkarian eta Ataria.eus-en.
Marrazkiak:
- Jasotako marrazkiak ATARIA-ko artxiboan gordeko dira eta antolatzaileak beretzat gordeko du jasotako lanak publikatzeko eskubidea. Lehiaketa honetako parte-hartzaileak, bidalitako lanen jabe den neurrian, lanak erabiltzen eta jendaurrean erreproduzitzen uzten dio.