Inauteriak 2026

2026ko Tolosako inauterietako egitaraua

Ataria 2026ko otsailaren 2a

Aurtengo Tolosako Inauterietako kartela. MAIALEN RODRIGUEZ AZPIROZ

Otsailaren 12tik 17ra bitarte izango dira aurten inauteriak Tolosan. Aurrez, datorren asteburuan, kaldereroen txanda izango da. Udalak egitarau zabala prestatu du, zenbait eragile, elkarte eta txarangekin elkarlanean.

Deskargatu hemen egitaraua

2026ko Tolosako inauteriak:
  • Otsailak 7, larunbata
    • 10:30. Gernikako Arbola lorategietatik. 
Tolosako erraldoi eta buruhandien konpartsa kalez kale, Tolosako Dultzaineroekin.
    • 12:00. Rondilla kalea. 
Aiz Orratz elkarteko txarangaren irteera, elkartetik, buruhandi eta erraldoiek lagunduta.
    • 12:30. Leidor aretoa. 
Haurrentzako Jaialdia, Aiz Orratz elkarteak antolatuta.
    • 19:00. Plaza Zaharra. 
Kaldereroen konpartsaren kalejira, musika-eskolako ikasleekin batera, Urdiña Txiki elkarteak antolatuta.
    • 

23:30. Kalez kale. 
Incansables txaranga.
  • Otsailak 8, igandea
    • 12:00. Berdura plaza. Pregoi kontzertua: Tolosako Udal Txistulari Banda eta Udal Musika Banda.
    • 19:00. Leidor aretoa.
 Et Incarnatus orkestraren kontzertua: elkarteen abestien moldaketen estreinaldia.
  • Otsailak 12, Ostegun Gizena
    • 11:00. Plaza Zaharretik. 
Udal Txistulari Bandak Inauterietako Zortzikoa joz egingo du ohiko ibilbidea.
    • 11:45. Plaza Zaharra. Kabi Alai elkartearen pregoia udaletxetik.
    • 12:00. Suziria, jaien hasiera iragartzeko.
    • 12:00. Pintxana eta Kabi Alai txarangen irteera, Plaza Zaharretik.
    • 16:30. Zezen-plaza. 
Zezenak, Pintxana eta Kabi Alai txarangek girotuta. Ondoren, kalejira.
    • 16:45. Berazubiko zubitik. 
Sudur gorrien kalejira Isabelita guneraino (Alondegi plaza). Ondoren, Isabelita gunean, sudur gorrien dantza ikuskizuna, haurrentzat.
    • 19:00. Andre Maria kaletik.
 Aurrera Kirol Elkartearen danborrada.
    • 22:00. Txosnagunea, Plaza Berria. 
Kontzertuak: Ahantzi Erromeria, Bad Sound eta DJ EO.
    • Iluntzetik goizaldera. Kalez kale. 
Elkarteetako txarangak.
  • Otsailak 13, Ostiral Mehea.
    • 11:30. Kalez kale. Ozenki Txistulari Taldearen kalejira.
    • 16:30. Zezen-plaza. 
Zezenak, Kabi Alai txarangak alaituta. Ondoren, kalejira.
    • 16:30 - 19:30. Isabelita gunea, Alondegi plaza. Euskal inauterien inguruko tailerrak haurrentzat: Ziripot, Miel Otxin, Zaldiko… Ohiko mozorroak sortzeko aukera; joaldunen tailerra; zintzarria jotzeko jolasa eta mitologiarekin lotutako puzgarriak.
    • 19:00. Andragoratik. Txarangora: Jabetze Eskolako emakumeen txarangaren kalejira.
    • 19:30. Andre Maria kaletik. Ostiral Meheko danborrada.
    • 22:00. Txosnagunea, Plaza Berria. Kontzertuak: Hazas, Tatta eta Dja.
    • 22:30. Leidor aretoa. Arpegi Taldeak antolatuta, Ostiral Meheko jaialdia.
    • 23:30. Kalez kale. Jainekin txaranga.
  • Otsailak 14, Zaldunita bezpera.
    • 11:00. Gernikako Arbola lorategietatik. Tolosako erraldoi eta buruhandien konpartsa kalez kale, Tolosako Dultzaineroekin.
    • 11:00. Lapurdi plazatik. Aiz Orratz elkarteko txu-txu trena ibiliko da kaleetan barrena.
    • 11:30. Trianguloa plazatik. Udaberri dantza taldeak antolatuta, dantzari txikien kalejira. Amaiera, Alondegi plazako Isabelita gunean.
    • 11:30. Musika eskolatik. Eduardo Mocoroa Udal Musika Eskolako ikasleen bandaren kalejira.
    • 12:00. Kalez kale. Kabi Alai elkarteko txaranga.
    • 17:00. Geltoki kaletik. Haur Danborrada, Aiz Orratz elkarteak antolatuta.
    • 17:00. Kalez kale. Kabi Alai elkarteko txaranga.
    • 18:30. Isabelita gunea, Alondegi plaza. Kontzertua: Andoni Ollokiegi.
    • 19:00. Plaza Zaharretik. Tolosako Danborradaren irteera, Numen dantza eskolako kosakoekin.
    • 22:00. Txosnagunea, Plaza Berria. DJak.
    • 23:30. Kalez kale. Oria txaranga.
  • Otsailak 15, Zaldunita.
    • 08:00. Felipe Gorriti plazatik. Diana, Tolosako Udal Musika Bandarekin.
    • 08:45. Udaletxetik. Udal Txistulari Bandak Inauterietako Zortzikoa joz egingo du ohiko ibilbidea.
    • 10:00. Txarangen irteera.
    • 11:00. Plaza Zaharra eta Zerkausia kalea. Sokamuturra, Urdiña Txiki txarangak alaituta.
    • 11:00. Karroza eta konpartsen irteera.
    • 12:30. Isabelita gunea, Alondegi plaza. Txintxeta, Txorroskilo eta Borragoma pailazoen Txanpon baten truke ikuskizuna haurrentzat.
    • 13:00. Txosnagunea, Plaza Berria. Kontzertuak: La Jodedera.
    • 15:45. Udaletxetik. Udal Txistulari Bandak Idiarena joz egingo du ohiko ibilbidea.
    • 16:00. Plaza Zaharretik. Kalejira zezen-plazaraino, Alcoyano, Aiz Orratz eta Txapel Haundi txarangekin.
    • 16:30. Zezen-plaza. Zezenak, txarangek eta Udal Txistulari Bandak alaituta. Ondoren, Alde Zaharrera jaisteko txarangen kalejira, Nafarroa etorbidetik.
    • 16:30. Isabelita gunea, Alondegi plaza. Rockalean elektrotxaranga.
    • 16:45. Emeterio Arrese kalean. Bingo musikatua Alex Padillaren eskutik.
    • 19:00. Zerkausia. Dantzaldia Alcoyano, eta Aiz Orratz txarangekin.
    • 19:00. Txosnagunea, Plaza Berria. Kontzertuak: Laket, Derrumbe eta DJ Txustiyas.
    • 22:30. Euskal Herria Plaza. Kontzertua: Janus Lester.
    • 23:30. Kalez kale. Kalean eta Iraunkorrak txarangak.
  • Otsailak 16, Astelenita.
    • 09:00. Txarangen irteera.
    • 09:00. Kalez kale. Tarragona akordeoi taldearen kalejira.
    • 11:00. Karrozen eta aisialdi taldeetako konpartsen irteera.
    • 11:00. Plaza Zaharra eta Zerkausia kalea. Sokamuturra Terete txarangak alaituta.
    • 16:00. Plaza Zaharretik. Kalejira zezen-plazara, Poca Tripa, Tolosano eta Arco Iris txarangekin.
    • 16:30. Zezen-plaza. Zezenak, txarangek alaituta. Ondoren, kalejira.
    • 17:00. Isabelita gunea, Alondegi plaza.
      • 17:00: DJ Oizeder Mayo.
      • 18:30: DJ Oihan Vega.
    • 19:00. Txosnagunea, Plaza Berria. Kontzertuak: Muxutruk, Txamakos eta DJ Adarra.
    • 19:00. Zerkausia. Dantzaldia Berdura plazan, Poca Tripa eta Tolosano txarangekin.
    • 20:00. Isabelita gunea, Alondegi plaza. Psycho Clown Zo-Zongo antzerki, piroteknia eta perkusio-ikuskizun ibiltaria.
    • 23:30. Kalez kale. Bonberenea eta Incansables txarangak.
  • Otsailak 17, Asteartita.
    • 06:00. Plaza Zaharra. Udal Txistulari Bandak Alborada joko du udaletxeko arkupetan, Berdura plazan eta Felipe Gorriti plazan.
    • 08:00. Zezen-plaza. Pattar zezena, elkarteetako txarangek alaituta. Ondoren, kalejira.
    • 11:00. Plaza Zaharra eta Zerkausia kalea. Sokamuturra Urdiña Txiki txarangak alaituta.
    • 11:00. Karroza eta konpartsen irteera.
    • 12:00. Euskal Herria plaza. Txarangen bilkura; Txapel Haundi, San Esteban, Sukalde eta Arco Iris txarangen eskutik. Euria egingo balu, Berdura plazan. Ondoren, kalejira Gaztelako Ateraino.
    • 15:45. Udaletxetik. Udal Txistulari Bandak Idiarena joz egingo du ohiko ibilbidea.
    • 16:00. Plaza Zaharretik. Kalejira zezen-plazara, Sukalde, San Esteban eta Kabila txarangekin.
    • 16:30. Zezen-plaza. Zezenak, txarangek eta Udal Txistulari Bandak alaituta. Ondoren, kalejira.
    • 17:00. Isabelita gunea. Alondegia plaza. Tururututu pailazo bihurtu, Kiki, Koko eta Moko pailazoen dantzak, jokoak eta animazio festa, haurrentzat.
    • 19:00. Zerkausia. Dantzaldia, Sukalde eta San Esteban txarangekin.
    • 23:30. Kalez kale. Incansables txaranga.
  • Otsailak 22, Piñata Igandea.
    • 11:00. Iurreamendi egoitza. Poca Tripa txarangaren eta konpartsen emanaldiak.
    • 11:30. Musika eskolatik. Udal musika eskolako ikasleen bandaren konpartsaren irteera.
    • 12:00. Zerkausia. Latindar dantzak.
    • 12:00. Leidor aretoa. Kontzertua: Tolosako erraldoi eta buruhandien konpartsa, musika eskolako ikasleak eta The Herrikide’s musika taldea.
    • 19:00. Plaza Zaharretik.
 Suzko zezenak.

Erlazionatuak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!