Ataria TB

«Justizia, euskararentzat!»

Ataria 2025eko martxoaren 13a

Dozenaka lagun bildu da, arratsaldean, Euskal Herrian Euskaraz elkarteak deituta, Tolosako tren geltokiaren aurrean egin duten elkarretaratzean.

«Hau ez da Espainia, Euskal Herria da», «Independentzia» edota «Euskal Herrian, euskaraz» oihuak entzun ahal izan dira. Mobilizazioa amaitzeko, tren geltokiko eraikinera sartu, eta barruan ere itsatsi dituzte apirilaren 6an Baionan egingo duten manifestazio nazionala iragartzen duten kartelak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!