Juan Mari Urruzola hil da

Ataria 2024ko uztailaren 30a

Txistularia eta Udaberri dantza taldeko kidea, AEKn jardun zuen lanean urte luzetan. Bart zendu da.

Juan Mari Urruzola kulturgile eta euskaltzale nekaezina bart hil da. Txistulari ezaguna zen eta Udaberri dantza taldeko kidea. Tolosako dantza taldearen 60. urteurrenaren harira Aulkien Kulunkan egitasmoan parte hartu zuen.Udaberrik omenaldia egin zion Urruzolari 2023ko ekainean; ekitaldiarekin aitortza egin eta eskerrak eman nahi izan zizkion dantza taldeak.

Erretiroa hartu zuen arte AEKn aritu zen lanean. 2022an 22. Korrika eskualdetik pasa zenean omenaldia egin zioten lankide ohiek Tolosa eta Ibarra arteko bidegurutzean.

Ordurako ezindua zegoen, pare bat urte lehenago gaitz batek erasan ondoren. Bart hil da Urruzola.

Erlazionatuak

Horiek dira ezinbestekoak

Erabiltzailearen aurpegia Fernando Rojo Tolosa 2024 uzt 30 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!